Bi herri hauek, Cortiellas eta Ciellas, Huescako Sobremonten daude. Aspaldi baztertu zituzten bertako biztanleek etorkizun oparo baten bila. Aurreko mendeko hirurogeiko hamarkadan geratu ziren soro eta harriak bakarturik. Yebra de Basako udalekoak direla jakin dut, baina bertaraino Olivanetik (Biescas) joan nintzen pista gogaikarri eta amai ezin bati jarraituaz. Hiru ordu eta erdi beharko dituzu Cortiellaseraino, oinez, Basaraneko lepoan mokadu bat egiteko tartea barne.
Telefonoarekin hartutako argazkiak dituzue hemen. Kamera eskas eta fotografo okerragoarekin ezin emaitza hoberik eskaini.