Argazkiko haurrek ez dakite euskaraz Marcillako alkateak edota beste hainbatek bezala, baina Aretxabaletako herritarrei eskertu nahi izan diete euskaraz, jakin ez arren, beren udalak emandako diru-laguntzaren bidez eskola berri batez gozatu ahal izana.
Aurtengo Kilometroak Ikastolen jaiaren harira oso irakaspen argigarriak dakartza Baltistan Fundazioak Felix Iñurrategiren oroimenez sortu eta Aretxabaletan bertan egoitza soziala duen GKEak, Aretxabaletako udalak, Hushe Ibarreko (Baltistan) Felix Foundation Baltistan GKEak, eta bertako eskola bateko komunitateak (guraso eta irakasleek) idatzitako istorio hau. Fundazioak 2006an Hushe Ibarrean egin zuen ikerketa baten bidez baieztatu ahal izan zuen nesken %35a baino ez zela eskolatzen ezta beheko mailetan ere, eta neska eta mutilak kontuan hartuta %52 inguru zela eskolatzen zirenen portzentajea, beti ere beheko mailetan.
Jakin zuten ere, guraso talde bat oso kezkatuta zegoela Estatuak eskaintzen zuen hezkuntzaren maila kaskarrarekin, eta benetan nahi zietela eskaini hezkunzta duin bat euren seme-alabei gurasoak ere protagonista izango zituen eskola berri bat sortuz. Historia honetako protagonistek elkar-lanea hasi ziren eta hasieran batean bi gela baino, ez komunik ez jolaslekurik, ez zituen eskola kaxkar bat, 500 inguru hezten dituen eskola bihurtu zuten. Felix Inurrategi Foundation Baltistanen lidertzarekin, Eskolako guraso eta irakasleen protagonismoarekin, eta Felix-Baltistan Fundazioaren finantzazio konpromisoekin. Aretxabaletan sortutako erakunde honek irakasleen prestakuntza eta nesken eta baliabiderik gabeko mutikoen eskolak ordaindu ditu urte hauetan guztietan eredu pedagogiko bat eskaintzeaz gain. Proiektuak ondorio biderkatzaileak izan ditu Ibarrean, eta gaur egun, hamaika urte pasata, %96aren inguruan dago eskolatze tasa behe-mailetan.
Kontatu nahi nuen historia oraintxe hasten da. Munawar Public schoolek (horrela deitzen da lehen aipatu dudan eskolak) gela batzuk itzuli behar izan dizkio Estatuari bereak zirelako, eta hezkuntzak Ibarrean izan duen gorakada dela eta, Estatuak herrian duen eskolarako behar omen zituelako. Eta omen azpimarratzen dut, emaitzarik utzi ez zuten negoziazioak egon zirelako beste irtenbide bat posible zelakoan.
Azkenik guraso eta irakasleek 4 gelako eraikin berri bat jasotzea erabaki zuten. Lurra bazuten, Estatuak berak utzia, baina beste ezer ez. Nola egin zuten argazkian dagoen gela hori? Aretxabaletako Udalak egindako diru-laguntza deialdian aurkeztu zuen proiektua Baltistan Fundazioak lehen-lehenik, eta 3.446€ esleitu zitzaizkion material eta obra-gaiak erosteko. Gurasoek, 2016ko azken hiruhilabetekoan neskei legozkiekeen kuotak ordaindu zituzten (kuota horiek Baltistan Fundazioak ordaintzen ditu), eta Felix Foundation Baltistaneko langileek hilabeteko soldatak jarri zituzten. Eta lana? Bada lana 167 boluntariok egin zuten, guraso eta bestelakoek.
Gaur, lau gela berri dituzte, 3 arruntak eta laugarrena informatika gela, eta horregatik argazkiko neska-mutilek Atxabaldarrei agertzen dieten esker ona.
Errealitateak ez dira parekagarriak, baina antzeko egoerak ere ezagutu ditugu gurean ikastolak ezereztik sortu behar izan zirenean eta oraindik ere sortu behar izaten direnean tantaka bada ere.
Egiari zor, Aretxabaletako udala ez da horrelako proiektuetan laguntza eskaini digun bakarra, eskualdeko guzti-guztiek erantzun izan baitigute, gehiago edo gutxiago, proiektu bat aurkeztu izan diegunean.
Oraingoan baina, aretxabaldarrak publikoki eskertu nahi izan dituzte Machuluko ikasleek, eta euren bozgorailu lana baino ez dut egin.
Eskerrik asko Aretxabaleta.
Berri gehiago hemen.