Iritsi da ebazpena

Iritsi da bai, zain ninduen Enplegu eta Gizarte Segurantzaren Ministerioko gutun ziurtatua, eta berarekin batera orain ohikoa bihurtu den gogobetetasun galdeketa horietako bat.

Gogobetetasun galdeketa aparte utzita Ministerioaren erantzunean jarri dut arreta guztia.   Ez da dokumenturik gehitu behar, ez dago tramiterik faltan, ezta biharamonean itzuli beharrik ere. Guztia behar bezala aurkeztu nuenez, erretiratu berri bat naiz abuztuaren 1eko datarekin. Momentuz, eta Erretiro Sistema Publikoak eusten dion bitartean estatutik kobratuko dut nomina hilero trukean ezer egin gabe.

Nola ez aitortu funtzionarioen arreta eskisitoa  Ministerioak baietzarekin erantzun badizu erretiro eskaerari? Galdekaten  hamar jarriko diot adeitasun handiz hartu ninduen funtzionarioari; ez gutxiago.

Momentuz beraz, eta Erretiro Sistema Publikoak eusten dion bitartean estatutik kobratuko dut nomina hilero trukean ezer egin gabe. Seguru nago eraikinak ez diola bere horretan eutsiko piramide bat den heinean, eta erortzen utzi (Beste batzuk erortzen ikusi ditugun bezala: Madoff, Sofico Renta…) edo berregituraketa sakonak egin beste irtenbiderik ez dela izango epe ez hain laburrean. Orduan ikusi behar nola geratzen garen oraingo erretiratuok. Bitartean firin-faran ibili, egun guztiak desberdinak izan  daitezen saiatu, mendian ibili, suzko erruedak ikusi, Erreala eta Eibarri gertutik jarraipena egin, arreta gauza intraszendenteetan jarri, eta arrain freskorik jan ezin dudanez, oheratu aurretik ez dadila arraulta parea zartaginan falta. Ahal dela txorizo edo lukainka muturrarekin.

Hala bedi!

 

 

 

One comment on “Iritsi da ebazpena

  1. piperrautsa piperrautsa(e)k dio:

    Epa Inazio! Aldarte ezin hobearekin heldu diok bizitzaren atal berriari. Bejondeiala!

Utzi erantzuna piperrautsa(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude