Gabonez eta gabon oporrez guztia esanda dago. Aldeko iritziak adina dira aurkakoak. Argudioak ere ezagutzen ditugu. Hor konpon!. Aurkakoek eta aldekoek ospatzen ditugu jaiak. Bakoitzak bere eran.
Aurten Piriniotako aterpetxe bat aukeratu dut urte amaieraren ospakizunetatik ihes egiteko, izan ere ez dut alde handirik ikusten abenduaren 31 eta urtarrilaren 1aren arteko mugaren, edota otsailaren 28 eta martxoaren 1aren artekoak alderatuz gero. Segundu bat, edo gutxiago segun eta nola neurtzen dugun.
Aterpetxean egon naizenez ezin izan dizuet opa izan bizitza hobeago eta zoriontsuago bat etxekoei, gertukoei, lagun eta lankideei. Hori ere egin beharra dago.
Elurretatik jaitsita, 2013 negargarria (horrela izendatzeko arrazoi asko daude) baino zerbait hobea opa dizuet denei etorkizun hurbilerako. Askoz hobea.
Eta zuri ere bai, ohituraz edo kasualitatez blog honetara sartu zaren horri, etorkizuna iragan hurbila baino dezente hobeto joan dakizula. Benetan.