Etiketaren artxiboa: afaria

Txirrinduzaleen afaria Elorregin

Urtero bezala, aurten ere, Bergarako txirrinduzaleok Elorregin elkartu gara. betiko moduan jan ta edan bapo, umore onean eta txirrindularitza giro
paregabean. Gonbidatuen artean, Juanma Garate (argazkian Iban Caballerokin )Rabobankeko txirrindulariaz gain,
Euskaltel Euskadiko Mikel Astarloza,(argazkian Asier Penabadekin),  datorren urtean  Armstrongen ondoan
lehiatuko den Markel Irizar(argazkian Xabier Aranzetakin) Oñatiarra eta Patxi Vila(argazkian Unai Martinezekin)Beratarra ere izan ziren.
Hauekin batera, txirrindularitza munduan izena izan duten eta oraindik duten
beste lagun batzuk ere izan ziren, Ion Odriozola, txirrindulari ohia eta
zuzendari ohia, Mikel Pradera (argazkian KepaVarelakin)txirrindulari ohia eta orain Euskadiko federazioan
hautatzaile lanetan dabilena, Iñigo Chaurreau AG2Rko txirrindulari ohia eta
orain Euskadiko federazioko zuzendari teknikoa eta Herri Irratiko esataria.
Hauekin batera, Iruneko Juanma Garate peñako ordezkariak  ere izan ziren.

 
Baina hauek ez ziren gabeko protagonista bakarrak izan. Lokatzatik
pasatako txirrindulari amateurrak eta orain arte gazte mailan lehiatzen ibili
direnak ere izan genituen. Lehenegoetan, Asier Penabad, aurten taldez aldatu eta
Bidelanen korrituko duena, Iban Caballero beste urte betez Debabarrena taldean
arituko dena eta aurten bizikleta utziko duen Kepa Varela ere izan genuen. Gazte
mailakoen artean, Xabier Aranzeta antzuolarra aurten Debabarrena taldean ibiliko
dena eta Unai Martinez, kategoria aldaketarekin, txirrindularitza utziko
duelarik.
 
Ohiturari jarraituz, afari ederra eta bukaeran opari banaketa
eta bideo emanaldia izan genuen. Opariak, txirrindulari direnentzat eta
txirrindulari izan direnentzat egon ziren eta opariarekin batera, Chaurreau
edukita, guztiek galdera sorta bati erantzun zien, nola ez, txirrindularitza eta
umorea uztartuz. Aipatu, Kepa Varelak, txirrindularitza utziko duela eta,
Lokatzari eskertuz, bere kirol bizitzako argazkiekin eginiko mural bat opraitu
zion. Ondoren, teknologia berriekin, bideo emanalditxo bat egon zen. Batetik,
Peiori egindako omenaldaren argazki eta bideoak ikusi ziren eta ondoren, Garate
peñakoek, Vuelta Españara egindako bidaiako argazkiak. Hauekin batera, Juanmank
Tourrean irabazitako etaparen irudiak eta baita, Vuelta España, azkenekoz
Bergaratik pasatu zeneko irudiak.
 
Bukaeran, guztiak batera, argazkia
atera eta datorren urteari begira geratu gara

pedalaren eguna(2)

Azaroak 22-ian Lokatzarekin errepidean ibilitako 30 txirrindulari ohi bildu ziren Agorrosineko kirol eremuan. Bertan, antolatuta zegoen hitzaldian, Lokatzaren egoeraren berri izan zuten eta 2009 urterako proiektua aurkeztu zitzaien.

 
 Ondoren, San Lorentzo inguruan poteoa egitera joan ziren, bizikletaren inguruko gora-beheretaz jardunean ibiltzeko. Gaueko 9etan Agorrosineko tabernan afariari ekin zioten giro ezin hobean. Mahai inguruan aspaldiko kontuez eta gaur egungo berriei buruz hitzegin zen.
 
Txirrindulariek, hurrengo urtean “Pedalaren eguna” errepikatzeko asmoa dagoen galdetu zioten klubekoei, egun horretarako beste zenbait ekintza interesgarri proposatuz.
 
Horrelako afizioarekin seguru bigarren edizio bat egongo dela!

Pedalaren eguna

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Lokatza Ziklismo Eskolak, taldetik pasa diren txirrindulari eta zuzendariekin
afaria antolatu du hurrengo Azaroaren 22-rako (Larunbata) Agorrosin
tabernan
.

Afariaren aurretik, arratsaldeko 7etan, Agorrisineko
proiekzio gelan
hurrengo urtera begira dauden proiektuak aurkezteko
hitzaldia izango da. Taldeari esku bat botatzeko prest dagoenari (bakoitzak ahal
duen dedikazio mailan; kruzeak, kirol zuzendari, antolaketan…etab)
bertara etortzeko gonbidapena luzatzen diogu, gure asmoez informatzeko eta elkar
kontaktuan jartzeko. Taldearen inguruan proposamenik edo galderarik eduki ezkero
bertan azaldu daitezke.
Hitzaldia amaitu ondoren, iluntzenko 8ak
inguruan, poteoari emango diogu hasiera
Agorrosineko tabernan (inicio
avituallamiento).
Gaueko 9etan afariari ekingo diogu sabela ondo
bete arte.
Eskertuko genuke ahalik eta azkarren zuen asistentzia
konfirmatzea, sukaldariek dena behar den bezala antola
dezaten.
Afariaren inguruko informazioa (kontu korrontea, epe amaiera..)  dokumentuan aurkitu dezakezue.
Afarian elkar egongo
garelakoan, 
Lokatza Z.E.

Txirrinduzaleen afaria 2007

Azaroan ohikoa dugun bezala, herriko txirrinduzaleok  denboraldia agurtu genuen egubakoitzean, Elorregiko Alkartasuna elkartean.


 



 


 41 lagun elkartu ginen giro ezin hobean afaltzeko eta tartean ziren Mikel Astarloza, Patxi Vila, Juanma Garate eta Lander Aperribai txirrindulari profesionalak, bizikleta utzi ondoren gaur egun kazetari lanak egiten dituen Iñigo Chaurreau eta amateur mailan ari diren Gurutz Larrea, Asier Penabad, Kepa Varela eta Unai Arantzabal, Lokatzako harrobitik irtendakoak laurak.


Felix Zubiak, Iñaki Pedrejonek eta Mikel Larrañaga Lokatzako presidenteak antolatu zuten afaria eta etorritako txirrindulari guztiek oroigarri bana eraman zuten etxera. Astarlozak, Vilak eta Garatek denboraldi bikaina egin dute eta hurrengo denboraldian garaipen batekin borobiltzeko itxaropena azaldu zuten. Lander Aperribaik (aita bergararra du, Jose Ramon) profesionaletan emandako lehen denboraldia gogorra izan dela aitortu zuen, batez ere bere buruari jarritako presioagatik. Opariaz gain, guztiek zaleon txaloak jaso zituzten afalostean. Era berean, Felix Zubiak Iñigo Larrañaga eta Asier Sanchez zoriondu zituen, joan den azaroaren 1ean Osintxun jokatutako ziklo-kros proba aurrera eramateagatik.


 


Txirrinduzaleok 1993tik egiten dugu denboraldi amaierako afaria Elorregin. Urte hartan Ramontxu Gonzalez Arrieta izan zen gonbidatu bakarra. Ordutik makina bat txirrindulari ekarri ditugu: Xabier Lazpiur, Jon Odriozola, Markel Irizar (oñatiarrek ezin izan zuten egubakoitzean etorri), Asier Guenetxea, Alvaro Gonzalez de Galdeano, Cesar Solaun, Roberto Laiseka…


 


Marino Lejarretak egiten zuen moduan Iñaki Pedrejonek eta Fernando Ezenarrok hiru itzuli handiak egin dituzte aurten: Giroa, Tourra eta Espainiako Itzulia. Pedrejonek gogoratzen duenez,  Espainiako Itzulian Laisekarekin egin zuten topo, antolatzaileek Ordino Arcalisen egin zioten omenaldian. Fermin Aramendi kazetaria han zebilen, Laiseka elkarrizketatu nahian. Eta Laisekak Aramendiri: “Egon, lehenbizi  hauekin argazkia ateratzera noa, bizi guztian animatu naute-eta”. Bergarar koadrila aski ezaguna da txirrindularien artean. Datorren urterako, Euskal Herriko lasterketak zein itzuli handiez gain, Flandeseko Itzulira joateko asmoa dute taldeko batzuek. Bitartean, atseden hartzeko ordua da orain. Txirrindulariek bezala, kilometro ugari utzi ditugu atzean.