Etiketaren artxiboa: mendaro

Astebukaera borobila Lokatzakoentzat

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Larunbat goizean Tolosan kadete mailako Amarozko XII. Saria izan genuen.
Lasterketak 50 kilometro zituen eta Altzo bi aldiz igo beharra zegoen. Altzo lehengoz gaina egin ondoren sortu zen eguneko eskapada. Bertan, Lokatzako Hodei
Orobengoa (Sumofic)
sartu zen, Imanol Iraola (Andoaingo), Unai Jauregi (Belca)
eta Iñaki Aldanondorekin (Ampo) batera. Laukotea, Altzoko bigarren igoerara
elkarrekin heldu zen eta portu erdian Orobengoak taldea apurtu zuen erasoa jo
zuen. Erasoari Aldanondok eutsi zion eta gaina egiteko azken metrotan
diferentzia txiki bat egin zuen besteekin. Altzo jeitsi eta gero metarako bidean
laukotea berriz elkartu zen, lasterketa sprintera erabakiz, azkarrena Unai
Jauregi izanez. Sumofic-eko txirrindulariek lan talde polita egin zuten, honen
proba taldekako sailkapenaren garaile izan zirela
da.

 
 
 Larunbat arratsaldean, jubenilen txanda izan zen.
Mendaron, Euskadiko txapelketa ospatzen zen 93 km-ko ibilbidearen gainean.
Hasieratik 15 laguneko ihesaldia sortu zen eta bertan Xabier Aranzeta (Sumofic)
antzuolarra zegoen. Kalbarioko lehenengo igoerak lasterketa osoa apurtu zuen,
eta bigarrenak berriz, lasterketa erabaki. Kalbarioko bigarren igoeran Aranzeta,
Intziarte (AZetxe) eta Apalategi (AZetxe) izan ziren indartsuenak. Azken honek
jeitsieran bentaja txiki baino nahiko bat lortu zuen garaipenarekin egiteko eta
Euskadiko txapledu berria bihurtzeko.  Helmugan, bigarren Aranzeta izan genuen,
euskadiko azpi txapelketa lortuz