Etiketaren artxiboa: 2009

Tour porra sari banaketa 2009

      Bukatu da 2009ko Tourra eta berarekin, Lokatzako Tour Porra ere.Ta bukatzeko, urtero bezala Sari Banaketa egin dugu Bergaran Ariznoa taberna inguruan.Horretarako Markel Irizar Euskalteleko Txirrindularia,
izan dugu gurekin.

Irabazleak, ARITZ-TOÑO izan dira 1.171 punturekin eta 4.390 € bereganatu dute

2º Saria, TXUSPIS I emakumeen taldea 1.168 punturekin eta 2.195 €

3º Saria, ARKAITZ PAGALDAY  1.161 punturekin eta 1.317 €

Zabala Jatetxea sari berezia, 80`garren postuan,  SALA-GORKArentzat

Azken saria ” farolillo rojo“rentzat, ALTOS HORNOS II IÑI TEAM

     Hemendik, gure ZORIONAK irabazleei; eskerrak parte hartu duzuen guztiori ta animoak datorren
urtean ere laguntza eskainiz, egin
nahi duzuen  denori. Beste bat arte ta bitartean
ondo izan

        LOKATZAKO TOUR PORRAKO
ANTOLATZAILE TALDEA


Tourreko porra

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
font-size: 10pt;
font-family:Verdana
}
Lokatzak antolatutako 7. Tourreko porra martxan jartzear dago inguruko
txirrindularizaleen ezagutzak erakusgai izateko eta bide batez Ziklismo Eskolari
lagundu ahal izateko. Partehartzaile bakoitzak nahi beste apostu egin ahal
izango du (20 euro bakoitzak), apostu bakoitzeko 15 txirrindulariz osatutako
zerrenda azaldu beharko du. Apostuak Bergarako Nahikari, Avenida, Frontoia,
Usoa, Deportivo
tabernetan eta Zabala jatetxean egin ahalko dira, Antzuolan,
berriz, okindegian
. Gainera, larunbat goizean hasita, Lokatzako kideek Domingo
Irala kalean
karpa bat prestatuko dute 13:00-tik 22:00-tara apostuak egin ahal
izateko. Igandean, berriz, eguerdiko 12:00-ak eta 14:00 artean San Martzialeko
kanpan
izango dira erromeriaren inguruan, bertan egongo dira Lokatzakoak azken
orduko zaleek porra egitea nahi badute. Porrako txirrindularien dortsalak,
Tourreko antolakuntzak bere web ofizialean ( www.letour.fr ) ipiniko
dituen dortsalak izango dira.

 
Internet bidez jarraipena
 
Antolaketak jakitearaztea nahi du Tourraren jarraipena, porraren
puntuak eta sailkapenak eta zaleen komentarioak Lokatzaren blog-aren bitartez(
www.goiena.net/blogak/lokatza ) edo
Nahikariko web-etik ( www.nahikari.com )
jarraitu daitezkeela . Gainera, 2 egunetik behin, behin behineko
sailkapena duten zerrendak banatuko dira porra entregatu daitezekeen
tabernetan.
 
Bildutakoaren %90-a sarietan banatuko da eta %10-a Ziklismo
Eskolaren aktibitateentzat bideratuko dira. Aurreko urtean, 377 apostu izan
ziren eta urtetik urtera apostu kopurua igotzen doala eta aurten errekorra
lortzeko bidea dagoela adierazi du antolaketak  << Nahiz eta hori ez den
gure helburua,  aurreko urteko zenbakiak nahikoak dira guretako, gure nahia
uztaileko hilabetean txirrindularitza guztion ahoan izatea da>>
 
2008-eko garaileak, Jesús Gardoki, José Ramón Peña eta Txurro izan
ziren, hiru zerrendak Antzuolan bete zirelarik. Aurreko urteko garaileak 3.770
euroko saria eraman zuenhurrengo txirrindulariei esker: Evans, Popovych, Carlos
Sastre, Cancellara, Andy Schleck, Frank Schleck, Samuel Sánchez, Valverde,
Kirchen, Cavendish, Hushovd, Menchov, Freire, Zabel eta Ricardo
Riccó.
 

2009 denboraldia

.hmmessage P
{
margin:0px;
padding:0px
}
body.hmmessage
{
FONT-SIZE: 10pt;
FONT-FAMILY:Tahoma
}
Hurrengo urtean errepidera pasatzen diren txirrindulariekin (1990 eta 1994
bitartean jaiotakoak) eta hauen gurasoekin bilera bat antolatu
dugu Urriak 11-an (Larunbat honetan) atzaldeko 7etan Lokatzako lokalean.
Bilera honetan urtean zehar izango dugun gora-beherak azalduko dira eta
zuek eduki dezakezuten galderak erantzungo dira.
 
Eskertuko genizuen
orain arte Lokatzan ibili ez diren gazteei eta txirindularitza munduan sartzea
nahi dutenei, batzarrarera etortzeko abixatzea. Modu berean, Lokatza barruan
dauden gazteen artean komentatu batzarra dagoela, behar bada e-maila irakurtzeko
aukerarik ez dute izango eta.