Hemendik aurrera astelehenero
fikziozko amets baten berri emango dut apirilaren 26ra arte.
Ziurrenik kirolaren munduan historia egin zutenek horrelako
elkarrizketaren bat izango zuten beraien erronkak gauzatu baino egun
batzuk lehenago. Ziurrenik gertakari hauen protagonistek jarraian
idatzitakoa esaten zutenean askok zorotzat hartuko zituzten baina
izan zuten hamaika oztopoei aurre egin zieten eta ametsak egi
bilakatu zituzten.
Apirilaren 26an esango didate
ea aukerarik izango dudan Gasteizko distantzia luzeko triatloian
parte hartzeko. Egun horretan Oñatiko 24 urteko gazte baten ametsa
egi bihurtzen hasi daiteke.
-
Bihar oin
hutsik irtengo naiz eta lehena izango naiz helmugara iristen (Abebe
Bikila, Erromako maratoiaren bezperan 1960ko udako olinpiar
jokoetan)