Etiketaren artxiboa: pentsamenduak

Hitzek laguntzen dute baina ez salbatzen

 

Eragin diezaiogun burmuinari pixka bat… Esaldi dotorea. Hitz gutxirekin sakontasun handia lortua. Zer esan nahi du? Lagun on batekin esan dit hori solasean.


Zeren testuinguruan? Agian hitzak lagungarriak dira gure bizitzan. Burmuinean ditugun ideiak azaltzen laguntzen dizkigute. Baina soilik horrekin ez dugu bizitzan aurrera egiten. Gorputza erabili behar dugu. Ekintzak gauzatu.


Lehen sorospen liburu bat etorri zait burura esaldi hori entzutean. Lehen sorospen liburu bat hitzez dago beteta. Hitz asko ditu. Baina norbaiti eztarrian zerbait trabatzen bazaio eta itotzen hasten bada… ez badugu ekintzarik gauzatzen arazo hori ez da konponduko liburuan agertzen diren hitzek.


Hitzek laguntzen dute, baina gorputza beharrezkoa da hitzek lortzen ez duten hori gauzatzeko.


 

Azterketa garaiak

Azterketa garai omen da. Batzuk dagoeneko bukatu ditugu, beste batzuk bukatzear daude eta azken batzuek hastear daude.

Azterketak ikasi dugunari buruzko kontrol bat izaten da. Batzuetan errealitatea islatzen da. Beste batzuetan esfortzua.

Batzuk ez dute ezer demostratzeko. Beste batzuek zein den beraien helburua jakin nahi dute.

Hutsegiten dutenek bigarren aukera bat nahi dute. Eta bigarren aukera eduki dutenek askotan ez dute hirugarrenik.

Adi azterketei, askotan islatzen baitute nolakoa den gure bizitza.

Gauzak ongi egiten

Askotan oheratzen garenean eguna nolakoa izan den hausnartzen dugu. Batzuta ongi aprobetxatu dugula, beste batzutan ez hain ondo… Mila eta bat ondorio atera dezakegu.

Unibertsitatean nagoenetik gauzak ongi ateratzen zaizkidala uste dut. Denetik egiten dut, baina batez ere, klaseko lanak (ikasi, lanak, asko irakurri…). Normala denez gauza batzuk alde batera baino, ez ditut dagoeneko egiten. Esate baterako lagunekin egon, gogoko ditudan irakurketak egin, kirola egin… Uste dut azken hau dela gehien izorratzen nauena. Ea bigarren lau hilabetean ariketa fisiko gehiago eta jarraiagoa egiteko aukera duda. Eta gauza berriak egiten ere hasi naiz. Lagun berriak egin ditut, beste karrera batzuetan jarraipenak egin ditut oso azaletik, Gasteiz bezalako hiri bat gehiago ezagutzeko aukera izan dut…

Arte ederretako ikasleekin

Egun hauetan Bilbon nago. Arte ederretako ikasle batzuk nire lagunak dira, eta aprobetxatzen ari naiz beraiekin egoteko azterketak hasi baino lehenago.

Arte ederretako karrera guztiz desberdina da Historiako konparatuz gero. Klase batzuk teorikoak direla, baina Leioako Arte Ederretako fakultatean gehiago giten da, gauzak ez dira berdin.

Gurean klaseak dira nagusi,batzutan hitzaldiak, eta ondoko edifizioan praktikak egin daitezke, baina ez asko. Eta Leioakoan berriz tailerrak ugariak dira eta ikasleak nahi dutenean erabiltzeko eskubidea dute, sartu eta irten edozein momentutan egiten dute. Beti ere arau batzuk errespetatuz. Bakoitza bere lana egin, bata bestearekiko errespetua eduki… Adibidez, kasu normala izan ohi da historiako klase batera ezin joatea, beraz soluzioa ordu horretako apunteak eskatzea da, bestela emandako gauzak gal ditzakezu, eta hori asko izan daiteke. Baina Bizkaikoan ez baldin bazoaz klasera, beste egun eta ordu batean errekuperatu dezakezu. Edo berandu iristen baldin bazara, beranduago irten.

Hori bai, nik ez diet nahi kendu meritua Arte Ederretako Ikasleei. Beraiekin ari bait naiz bizitzen egun hauetan eta lan ugari egiten dute. Meritu ugari dute egiten dutenarengatik.

URTE BERRI ON GUZTIOI!

Zer moduz ari zarete egun hauek igarotzen? Familia inguruan ibiltzeko garai honetan eta urte bukaerarekin batera erreflexionatzeko eta pentsatzeko beta hartu behar dugu.
2006rako proposamenak:

– Bizitzan:

Unibertsitateko asignaturak gainditu.

Udan berriro lana egin.

Blog-ean idatzi, eta blogak irakurri.

– Kirolean

Aloñako bigarren igoera, Arrasate – Oñati, San Silvestre 2006 ixa 2007 (Korrika). Oñatiko Duatloia (Duatloia). Triatloi batgutxienez. Noja, Getaria – Zarautz, Ondarru, Donostiako bi (igeriketa zeharkaldiak).

Hauek dira nireak, zureak?

Justo Gallegok badu bere ametsa, eta zuk?

Leire Kortabarriak artikulu nahiko interesgarria idatzi du bere blogean Justo Gallegoren ametsari buruz. Eta galdera batekin bukatzen du idatzia, ea ametsik dugun irakurleok. Nik amets ugari ditut. Hainbeste ez naizela kapaz bat aukeratzeko.

Amets gehienak epe motzera dira. Esaterako orain egunero amesten dut selektibitatea bukatu egiten dela eta gainditu egiten dugula. Jai handia antolatzen dugu eta agur esan ondoren hurrengo egunean Lizarrara abiatuko naizela amesten dut.

Amets hori errealitatea izateko probabilitate handia dago. Ez dut beste ezer buruan momentu honetan. Aste hau nahiko magikoa izango da, nahiko garrantzitsua da askorentzat.

Zorte on denoi!!!