Etiketaren artxiboa: marioelizburuperez

Berrogeita bi kilometroa

Mario

Gaur Mario
Elizburu Perez jaio zela urtebete igaro da. Zorionak txiki!!!

Orain dela urtebete
gogoratzen naiz Gasteizen nengoela. Mugikorra piztu eta arrebaren eta
koinatuaren mezu bana jaso nuen esanaz Mario jaio zela.

Harrigarria da nolatan pertsona bat horrelako poza heda dezakeen familia
batean, humore ona ekarri zuen Mariok eta hori eskertzekoa da. Izugarri izan da
bizitako urtea, berari esker momentu txarrak onak bihurtzeko gaitasuna izan du
(konturatu ez arren dohain horrekin). Eta kasualitatea nire urteko azken
abentura honetan bere urtebetetzearekin bat egin izana izana. Bi egun falta
direla bide luze hau amaitzeko, Mariok bere bigarren urteari ekingo dio.