Astelehenean nire
lehen literatur lehiaketa irabazi nuen. Bizitza honetan azken urte hauetan izan
dudan ametsetako bat hori izan da. Literatur munduan zerbait irabaztea. Azken
bi urteetan Liburujatun lehiaketan parte hartu dut eta sari bat edo beste
irabazi ditut irakurle bezala baina egile bezala zerbait falta zitzaidan. Saria
ostiral arratsaldean iritsi zitzaidan telefono dei baten bitartez.
Bizitza luzea da
eta amets egiteko denborak ez dauka mugarik. Ametsengatik borrokatu egin behar
da, saiatu behar dira egi bihurtzen. Zerbait egiatan nahi baldin bada eta sinetsi
egiten baldin bada gauza horretan, aurrera beldurrik gabe.
Dozena bat
lehiaketetara aurkeztu ahal izan dut nere burua. Ez nuen inoiz pentsatzen
zerbait lortuko nuela. Gustatzen zitzaidalako nire burua jendaurrean
ezagutaraztea parte hartzen nuen soilik. Asteleheneko saria jarraikortasunari
emandako sari bat da nire ustez. Hortan datza ametsen gauzatzearen gako bat,
jarraikortasuna eman behar zaio bizitza honetan gure helburuei. Eta beti
aurrera egin. Eta beti aurrera begiratu. Oztopoak hamaika izan arren bidean
zehar, lurrera botatzen gaituzten aldi bakoitzean altxatu egin behar da.