Etiketaren artxiboa: atsedeneguna

Berrogeita bat kilometroa

Azken atseden eguna

Gaur atsedena
hartzea tokatzen da (edo hala uste dut nik behintzat, gero galdetuko diot
prestatzaileari ea ordu erdi korrika egin dezakedan). Atzo jada nerbioak
nabaritzen hasia nintzen. Eguneko momenturik onena korrika egitera irten
nuenean izan zen eta soilik ordu erdi egin nuen, oso motza iruditu zitzaidan
(kontuan hartuta igandean hiru ordu eta erdi egingo ditudala). Baina gustura,
sentsazio onekin hori oso garrantzitsua da eta.

Maratoiari
begira, psikologikoki prest nago eta animoak ere goi mailan ditut. Gogoa daukat
igandea azkar iris dadin.