Gaurko Goienkarian
(388. zenbakia, Iritzia atala, 8. orrialdea) Eneida Iturbideren
iritzi artikulu bat dator bertan Coca Colaren azken kanpainari eta
modan jarri diren plastikozko poltsei buruz mintzo dena.
Artikulua orokorrean nahiko
zuzena iruditu zait. Gainera beti egin dudan bezala uste dut pertsona
batek duen iritzia errespetatu egin behar dela, ados egon edo ez.
Hirugarren paragrafoa
analizatu nahi dut (azken aurrekoa atzekoz aurrera kontatzen
dutenentzat). Iritzi emaileak galdetzen du ea “zergatik
erretiratu dituzten plastikozko poltsak orain eta ez duela 5, 10 edo
15 urte”. Baita ere ea “benetan kontzientzia ekologikoa
daukatelako edo sos batzuk aurrezteko”. Amaitzeko “orain
arte eskukada poltsa erregalatu digute lau gauza erosita eta orain
poltsa = kaka”.
Galdera konplexuak ematen
dute, puntu erretoriko batekin baina erraz erantzun daitezkeenak.
Hirugarren eta lehenengo galderak elkar loturik daude.
Supermerkatuetan eman dizkiguten poltsak betidanik izan dira oso
kutsakorrak. Gauza da bizi dugun krisi garai honetan gizakien okerrak
nabarmenagoak egin direla eta horietako bat azken hamarkadetan
planetari egin dizkigun kalteak izan dira (hasi poltsa hauetatik eta
amaitu neurri gabeko hirigintzan, beste etapa ilun batzuetatik pasata
beti ere, adibidez garraio publiko ezaren erabilera). Honekin esan
nahi dut orain dela 5, 10 edo 15 urteko kontzientzia ekologikoa ez
dela berdina gaurkoarekiko, ez kopuruan ezta kalitatean ere. Garaiak
aldatzen dira eta orain argiago ikusten da lurrak jasaten dituen
ezbeharrak orain dela 15 urte baino. Bigarren galdera konplexuena da
erantzuteko, horretarako Carrefourreko komunitateari galdetu beharko
litzaioke zein helbururekin gauzatzen ari diren Bolsa=Caca
publizitate kanpaina. Uste dut alde batetik kontzientzia ekologikoa
dagoela baina beste alde batetik ikuspegi ekonomikoa ere badago.
Talde ekologistek urte asko
daramatzate poltsa hauen aurkako kanpaina egiten edo gutxienez
aholkatzen poltsak berrerabiltzeko. Pertsonalki azken urte hauetan
ahal izan dudan gehienetan eraman ditut nire etxeko poltsak
supermerkatuetara (erosketetara bakarrik inoiz baino gehiagotan joan
behar izan naiz Gasteizen bizi nintzenean). Horrela jarraituko dudala
uste dut, edozein delarik supermerkatua: Carrefour, Eroski, Dia…
agian egunen batean etxetik poltsa eramatea ahaztuko zait baina
espero hori gutxitan gertatzea.
Uste dut askok pentsatu dugula Eneidak azaltzen dituen puntuak. Krisisak eragina izan du horrelako mugimendua sortzeko, dudarik gabe, baina beno bultzada aprobetxatu eta poltsak gutxitzen baditugu ba krisisak zerbait ona ekarriko digu behintzat.
Autokritika egiten, ia beti hartu izan ditut nik horrelako poltsak gauzak etxera eramateko ta gero etxetik zerbait eraman behar dudanean berrerabili, beraz asko daukat aldatzeko.
Hori bai, amorrua ematen dit horrelako enpresek guregana ingurumen aholkuekin etortzea beraiek saltzen dituzten produktuek 6 kapa plastiko eduki ondoren, gauza guztiak pakete indibidualetan, kriston anuntzio plastifikatuak, etxera propaganda masiboa egiten…
Bakoitzak berea begiratuko balu…