Larunbatean mendi bizikleta denboraldia bukatu nuen. Egia esan bizikletan ez naiz asko ibili aurten, baina orain eguraldi onarekin espero gehiago ibiltzea.
Arrasaten izan nintzen antolatutako mendi aste barruko egitarauko ekintza burutzen. Mendi bizikleta. Musakolako kiroldegian elkartu ginen eta antolatzaileentzako sorpresa ikaragarria izan zen halako jendetza bildu izana. Atxabaltara jo genuen lehenik eta ondoren mendia zehar Arlaban-eraino. Tiro zelaian jatekoak genituen eta hortik bueltan Arrasatera. Goiz ederra igaro genuen eta ibilaldi ederra prestatu zuten antolatzaileek. Nik ez nuen inoiz olako parajetatik ibili, ez baitut asko ezagutzen inguru hau asko. Baina horrelako ekintzekin gure ingurua erraz ezagutu dezakegu. Horregatik nabarmendu nahi ditut horrelako ekintzak gure ibarrean ematea. Eskerrik asko goiz eder bat eskaintzeagatik.
Beste alde batetik aurtengo denboraldian lehenengoz mendi bizikleta Durruma Kanpezun hartu nuen. Beste mendi ibilaldi baten. Urriak 31. Bezperan Kalañatasarayko taldearentzat egun ahaztezina bere lehen puntua lortu baitzuen Oñatiko Herriko futbol txapelketan.
Ibilaldia Izkiko parke naturaletik zehar izan zen. Paraje ikusgarriak ikusteko aukera ezin hobea. Datorren urteko urriko azken igandean ere animatu egingo naiz bizikleta hartzera.
Bigarren aldiz Jaen-en eta Kordoban hartu nuen txirrindua. Trena igaro zen lekutik ibili ginen nire aita eta koinatuarekin. Hemen izugarrizko hotza egiten zuen bitartean, han (niretako) uda zen. 33 gradu eta hori eguerdiko hiruretan. Beste aste bukaera zoragarri bat igaro genuen, istripu txiki bat izan arren.
Eta orain errepideko bizikleta hartzeko ordua iritsi zait. Helburu bat dudalako eta nire zaletasuna delako. Helburua: Donejakue bidea egitea Orreagatik irailean.
Horren berri blogean denbora igaro ahala kontatuko dizuet.