Bidaia luzeak gustatzen zaizkit. Maratoiak atsegin ditut. Gizakia zenbateraino jokatzeko prest dagoen neurtzen du. Zoratuta egon behar da bidaia luze-luzeak egiteko, baina gogoko ditut.
Nire bidai bizikletaz edo garraio publikoz egitea izango litzateke. Bakarrik edo lagunen batekin. Bakarrik joanda, pentsatzeko aukera, bizitzari buruzko gogoetak egiteko beta izango nuke. Inoiz pentsatu ez ditudan gauzak momentu horietan nire burutik igaroko ziren. Lagunen batekin joanda aldiz, solasaldi entretenigarriak edukiko nituzke. Gure arteko kidetasuna sendotuko zen. Bidai hauek prestatzeko liburutan ordu asko igaroko nituzke. Garrantzitsuena informazioz betea joatea da. Bizikletan izango bazen bidaia, asko entrenatzea komeni litzateke. Eta prest ikusten dudanean nire burua, bidaiari ekin.
Ni ez naiz maleta handietako pertsona. Askotan motxila on batekin aski dut egun asko etxetik kanpora irauteko. Hori gertatu zitzaidan lehengo urtean ikas bidaian. Holandara joan ginen eta nik soilik mendiko motxila bat eta bizikleta motxila bat eraman nituen ia bi astetarako.
Niretako polita izango zen Madril-Gijon-Madril proba egitea, baina oraingoz Donejakue bidaiarekin konformatu beharko naiz. Hala ere nire ibilbiderik luzeenak bizikletan Aiegitik Oñatira eta Oñatitik Aiegira izan dira. Badakit oraindik asko falta zaidala Iraila iristeko, baina denbora badago eta MGM ere iritsiko da… Gaztea naiz eta ez daukat presarik.