Helbururik gabe… ala bai?


Ofizialki gaur hasiko da 2011
urteko bigarren 7 eguneko astea. Aurten kirol aspektuari begiratuz
esan beharra daukat udazken eta negu nahiko aktibitate gutxikoa izan
dudala. Gaineratu behar dut, eta uste dut garrantzitsuagoa dena nire
ustez, ez daukadala helbururik iazko urteetan gertatzen zitzaidan
bezala (2008an Lisboako Iron Man erdia, 2009an Arrigorriagako
distantzia luzeko duatloia, 2010ean Gasteizko Triatloi Distantzia
Luzeko Triatloi Europako Txapelketa). Askok esan dezakete hori txarra
izan daitekeela, beste batzuek aldiz esango dute ondo egiten dudala.
Hirugarren talde bat egongo da inolako inportantziarik ematen ez
diona gauza honi.

Aurten beste gauza batzuei
garrantzia gehiago eman nahi diet eta ez soilik kirol lehiaketan
zentratu. Lehenik eta behin kirolarekin zerikusirik ez daukana baina
nire etorkizunean garrantzia handia izango duena Historiako karrera
amaitzea izango da. Gauzak dauden bezala egonda uste dut 2011-2012
ikasturtean ikasle bezala jarraitu beharko dudala. Kirol mundura
bueltatuz gehiago gustatuko litzaidake antolakuntza eta epaile
mugimenduan sartzea. Triatloi munduko beste ikuspuntu batzuk ikertu.

Mundu pertsonalean berriz ba
urtero esaten duguna: iazko urtea baino hobea izatea aspektu
guztietan. Hori guztia esanda hasierako titulua berriro irakurriz…
gogoeta sakon bat eginez uste dut badaukadala zenbait helburu 2011
urte honetarako 😉

**BTR**

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude