Oñati ez dut gustuko… korrika egiteko

Egia da, Oñati ez zait batere gustatzen korrikalarientzako. Agian gustu kontua izango da, edo agian konparaketa egiten dudalako Gasteizekin, baina Oñati bezalako herri bat ez dut uste ona denik korrika egiten dutenentzat.


Adibidetzat jo dezaket iragan egunean gertatu zitzaidana. Ordubeteko saioa egin behar nuen eta ez zaidanez gustatzen paisaiak behin eta berriro ikustea entrenamendu batean (pistan entrenatzea ahalik eta gutxien saiatzen naiz), Olatera joan nintzen. Gau itxia zen jada eta inoiz ez bezalako arriskuak hartu nituela esan dezaket, hala ere jakinda zer zegoen bidean (iluntasuna, errepide estua, autoak…). Hala ere ez nuen beste ibilbide seguruagorik egiteko aukerarik ordubetean. Non bestela?


Horregatik ez zait gustatzen Oñati. Saio luzeak egiterakoan kontuan hartu behar direlako hainbat faktore oso arriskutsu (adibidez bariantera ez naiz joaten trafiko kopurua oso handia delako). Eta beste alde batetik daukagun atletismo pista Ibarran ez delako batere onargarria. Herri batean non korrika munduak hainbeste garrantzia duen (urtean lau lasterketa gutxienez, Oñatiko duatloia eta Zegama-Aizkorri mendi maratoia kontuan hartu gabe), ezin da onartu 315 metroko pista irregular bat.


Hala ere hau guztiarekin ekin behar diogu gure egunerokoari, pena bat da, baina errealitatea ere bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude