Nahikari Ayo getxotarrak bota dit erronka niri
buruz bost gauza kontatzeko. Benetan gauza zaila, niri buruz hitz egitea lotsa
ematen didalako, baina saiatuko naiz ahalik eta hobekien egiten.
- Batxilergo teknologikoa hasi nintzen egiten, baina ez nuenez
arrakastarik izan, lehenengo urtea ez nuelako gainditu, humanistikora
pasatzea erabaki nuen. Hortik bi urtera gainditu nuen batxilergoa eta
orain historia ari naiz ikasten Gasteizeko Euskal Herriko Unibertsitate
publikoan. - Futbola asko ez zait gustatzen, baina txikitatik izan naiz talde txikien
jarraitzailea. Denboraldi batez Extremadura taldeko jarraitzaile egin nintzen
lehenengo mailara igo zenean eta Mallorcarekin antzerakoa gertatu
zitzaidan. Gaur egun berdina ez dut egiten, gustuko dudalako baliabide
gutxi duten taldeek arrain handiak jaten dituztela ikustea. - Iazko Korrikan, 2005eko edizioan, Udanako bigarren kilometrotik (testigua
hartu nuen tokitik eta Oñatirantz bidean) Bergararaino egin nuen korrika. Furgonetan
Goitb-ko langileak zeuden eta nik kilometro hartako petoa neramanez elkarrizketa
bat egin zidaten San Prudentzio eta gero. Ondoren etxean ikusi nintzenean,
ez nintzen errekonozitzen baina polita iruditu zitzaidan. - Txirrindularitzan gaztetan aritutakoa naiz. Nire garaipenik
handienak Atzeko Kaleko jaietako txirrindulari lasterketa irabaztea (1998
urtea zen, ia 2000 pezeta irabazi nuen) eta La Miguel Indurainen parte
hartzailerik gazteena izatea izan ziren. Gainera Gipuzkoako txapelketako
taldekako erlojupeko batean hirugarren gelditu ginen. Kadeteetara iritsi
nintzenean ezinezkoa egiten zitzaidan txirrindularitza eta igeriketa
batera eramatea beraz bigarrena aukeratu nuen. - Nire lehenengo igeri zeharkaldia egiten genuenen artekoa,
gogorrena aukeratu nuen. Nojakoa hain zuzen ere, 3.500 metrokoa. Baselina
gutxi eman nintzen gorputzean (hau da igurtzimendu guneak gorri-gorri bukatu
zuten), ura hotza, noraezean zeharkaldi osoan zehar… Kostata bukatu nuen
eta esperientzia gehien eman didan igeriketa zeharkaldia izan da.
Eta hau da guztia. Orain meme hau honako hauei
pasatzen diet: Amaia Txintxurreta, Imamon, Teketen, Faka-fakako Iban
Arantzabal, Faroko Joxe eta Mikel Irizar, piperrautsekoa. Eta nola ez Zuriñe Madinabeitiari.
Nik ez dut egingo… blog kolektibo bat da eta ni ez naiz editorea. Inoiz idatzi izan dut, baina beti editorearen baimenarekin 🙂