Enrike Aranari elkarrizketa

Azkenean lortu dut Enrike Arana oñatiarrari elkarrizketa egitea. Amerikaren Historiarako Sarrera asignatura daukat. Lau hilabeteko lana asignatura hau gainditzeko elkarrizketa bat egitea zen Ameriketara joandako Euskaldun bateri. Nik Henry aukeratu nuen eta 11 traba eduki ondoren azkenean nire helburua bete dut. Bidaiatu beharra nuela eta ezin izan diot lehenago egin elkarrizketa.

Orain astearteko azterketa prestatzen hari naiz beste hirurak ahaztu gabe. Goizeko hamarretan izango da. Lau hilabete osoan emandako materia sartzen da. Beraz, datorren astean bi azterketa. Asignatura: Mediterraneoaren Historia K.a. lehenengo milaurtekoan. Hurrengoa ostiralean: Arkeologia Historikoaren Hastapenak.

Zorte on guztioi eta azterketetan zaudenoi animo.

3 iruzkin “Enrike Aranari elkarrizketa” bidalketan

  1. Adviser

    Elkarrizketa egin, transkribatu eta entregatu, besterik gabe? Iban, kontuz ibili mota horretako lanekin. Irakasle batzuek lehenengo mailako lan mota horiek nahi izaten dituzte gero haien ikerkuntza-lanak burutzeko, jatorrizko lana nondik atera duten esan gabe noski; ez litzateke lehenengo aldia izango (guri halako bat agindu ziguten, duela pila bat urte, Amerikako Historiako ikasgaian hain zuzen ere…). Nik erregistratuko nuke nonbaiten irakasleari eman baino lehenago, eta lanaren amaieran edo hasieran ipiniko nuke erregistratu duzula.

    Erantzun
  2. Adviser

    Kasu hauetan egiten dena Jabetza Intelektualaren Erregistrora jotzea da. Nik ez dut sekula egin. Gasteizen, antza, Lakuan dago, hemen:

    Donostia kalea 1. 01010 – Vitoria
    Telefonoa: 945.018.117
    Faxa: 945.019.531
    E-maila: e-lexartza@ej-gv.es

    Agian hor azalduko dizute zer pauso eman behar diren; emango bazenitu (agian nekosoa da erregistroa, ez dakit), lanaren azalean argi eta garbi ipiniko nuke erregistratuta dagoela eta zein zenbakirekin.

    Edozein modutan ere, aluzinantea iruditzen zait halako lanak egiteko, ikerkuntzarako material originala biltzeko helburu horren argiarekin, lehenengo mailako ikasleak erabiltzea (lehenengo mailakoa zara ezta?); bekadun ordainduak eta horretarako espreski kontratatuak balira, tira, baina beste hau… Etikaren mugetan dagoela esango nuke.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude