Pasa den larunbatean Oteizako herrian egon nintze kontzertu batean. Alde batetik Raperos de Emaus eta bestetik Flitter . Ekitaldia Oteizako denetariko antzokian izan zen. Musika kalitate ona entzuteko aukera izan nuen aspalditik. Raperos de Emaus ez da oso talde ezaguna. Dj baten laguntzaz publikoa girotzeko dohainak dituzte. Baladak oso pertsonalak izaten dira, beraiek adierazten duten bezala, beren erara egindako amodiozko kantuak dira.
Kantu gutxi dituzte oraindik, baina Baranaingo laukote gazte honek rap musika gure artera hurbiltzeko gaitasuna dute.
Flitter talde ezagunagoa da gure artean. Nork ez du ezagutzen Besos de Marihuana abestia. Musika gogor bat lantzen dute, eta aldi berean publikoarekiko lotura estua duena.
Hitz gutxitan laburbiltzeko: berriro hurbilduko nintzateke horrelako musika saio bat ikustera. Oso ondo igaro nuen gaua bi talde hauek entzuten.
Aupa,
Raperos de eMaus delako taldeko bat naiz…
pos asko pozten gara kontzertua gustoko izatea…
ba oso dembora gutxi daramatzagu musikaren munduan, 7-8 bat hilabete, ta kontzertu asko apañatu izan ditugu, dena primeran atera da …
jarritako komentarioekin badirudi baladak egiten ditugula, jeje, sinmas, pare bat abesti ditugu erromantiko moduan, ta hori bai, gure erara … beste 10 bat abesti ditugu ordenagailuarekin grabatuak , ta hori, norbait entzun nahi baditu, hemen uzten dut helbide bat kontaktuan jartzeko… ritxarlo@gaztesarea.net
gueno, eskerrik !!
Gauza bat argitzeko idazten dut.
Rapero de Emauz taldeak baladak egiten dituztela aipatu dut. Baina esan beharra dago soilik ez dutela genero hau jorratzen. Beste kanta mota batzuk (protestak esate baterako) ere jorratzen dituzte.
Asko gusatu zitzaizkidan beraien kantak. Jarraitu horrela!