Orient-Expresseko bagoi batean, trena elur bisutsak Jugoslavian geldiarazita dagoela, amerikar baten gorpua agertzen da, hamabi sastadaz hila.
Ezinezkoa da hiltzailea kanpotik etorri izana: hona hemen, beraz, leku itxiko hilketaren arazo tipikoa, polizia-eleberriaren sail amaigabean idatzi den ospetsuenetako bat.
Hercule Poirot detektibe belgikarrak susmagarrien artean ditu, besteak beste, printzesa errusiar bat, emakume amerikar fantasiatsu bat, hildakoaren idazkaria, bikote hungariar prestu bat, Indiatik itzuli den koronel bat eta bagoiaren antolatzailea.
Hilketa ulertezina, ez bada, behintzat, pixkanaka gero eta argiago gelditzen bidaiari horiek kanporantz adierazten duten baino lotura handiagoa dutela elkarrekin… Hilketa erreginaren maisu lan handienetako dudarik gabe. Irakurri dudan liburu honenetako genero honetan.
Gustatu zait
Amaiera, espero ez den emaitz bat ematen da. Irakurtzen zoazen heinean, hiltzailea nor izan daitekeen suma daiteke.
Ez zait gustatu
Goi mailako klase batean dago kokatua testuingurua, horrela behartu arren egoera. Frantsezesko adierazpen ugari askotan testua ulergaitza egiten du, hala ere ez da asko galtzen.
Nota: 8/10
Libre utzitako beste liburu bat
Gomendagarria: Bai
Bookcrossing-aren:http://www.bookcrossing.com bidez, euskarazko aske utziko dudan lehen liburua izango da. Oñatin utziko dut eta erabakitzeko daukta oraindik noiz.