Gasteizeko hiria liburutegiz horniturik dago. Ni bereziki bitara hurbiltzen naiz: Hegoaldekoa eta Koldo Mitxelena, azken hau EHU-ko Arabako kanpusean kokatua dago.
Lehenengoan Oñatiko txartel berberarekin liburuak maileguan hartu ditzaket. Bigarrenean, nire karrerari buruzko hamaika idazlan aurkitzen dira. Hori oso lagungarria izango zait gutxienez lau urte hauetan. Joxe Aranzabal, bigarren edo hirugarren
Herenegun Boulevard merkatal gunean paseatzen ari nintzela Eroskira sartu nintzen liburuak ikustera. Sorpresa handia hartu nuen gehien salduenetakoen artean Joxe Aranzabalen Medikuak esan dit minbizia dudala ikusi nuenean. Bigarren edo hirugarren postuan zegoen, azken datu hori ez dut oso ongi gogoratzen.
Joxeren bloga ahal dudan gehienetan irakurtzen dut. Blogari on bat dela deritzot. Oso interesgarriak iruditzen zaizkit jorratzen dituen gaiak. Bere liburua irakurtzeko gogoa daukat lehenbailehen.
Hori guztiagatik eta salduenetakoen artean zaudelako, zorionak!!!
Liburu ugari askatuko dituzte
Gaur Boulevardean liburu ugari askatuko dituzte. Xehetasun gehiago ikusteko www.bookcrossing.comÁlava-Vitoria-Gasteiz helbidean.
Beraz jakinean jartzen zaituztet. Egun hauetan liburu bat aurkitzen baduzue, hartu eta gogoratu erregistratzen. Irakurri ondoren berriro aske jartzeko.
Nik Oñatin utzi nuen liburua dagoeneko hartua izan da.