*Orain dela hilabete batzuk, galdetu zidatenean blog hau zergatik egin, hau erantzun nuen: gaztea naizelako eta gauza asko kontatu nahi ditudalako. Oñatiko gaztetxearen gaia pil pilean dago oraindik eta orreri buruzko beste artikulu bat idaztera noa. Ez da azkena izango.*
Hiru aste igaro dira dagoeneko A-8tik. 21 egun Oñatiko gaztetxea bota zutenetik. Erarik ankerrenean bota ere. Oraindik kaleak jarrita ez dauden ordu batean, goizeko zazpietan.
Horiek ez dira gazte askori elkartzeko tokia kentzeko era. Goiz hartan hori ez zen gertatu behar. Eraikuntza ez zegoen erortzeko, hortik Oñatiko mila gazte igaro baitira beren deabrukeriak gauzatzeko. Eta jausteko bazegoen, zergatik ez dute bota hori esan zutenetik?
Arratsalde horretan gazte mordoa elkartu ziren herriko plazan. Manifestazio bat deitua zegoen goizeko txikizioa salatzeko. Kale zaharretik gora joan ziren eta bueltarako ertzainak itxaroten. Hauek manifestazioa sakabanatzeko gomazko pilotak jaurtitzen hasi ziren.
Ez al dugu ba pertsonak elkartzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna? Ertzaintza ez al da herriaren segurtasuna bermatzen duena? Lehenengo galderari ezetz erantzun zioten beltzek eta bigarrenari berdin. Badirudi indar hauek partidu politiko baten eta tokian tokiko alkatearen mende daudela, kasu honetan PNV eta Andoni Garcia. Edo bestela zergatik ez zuten utzi elkarretaratze baketsu bat egiten?
Hauek ez dira erak, Andoni. Zuk hori ondo dakizu.
Seguruenez artikulu hau ez da izango OGA eta gaztetxeari buruzko idatziko dudan azken artikulua.
Pd: Askok ez dakite Gazteleku eta gaztetxe baten arteko aldea. Askok esaten dute izenak ez duela garrantzirik, ba badu. Hemen erraz samar azalduko dut. Gaztetxe batean gazteek beraiek erabakitzen dute zer egin eta zer ez. Gazteleku batean udalak ezartzen ditu arauak, hau da, proiektu politiko bat da eta beraiek agintzen dute.