Etiketaren artxiboa: ska

Potato

Potato ska reggae talde patateroak gaurko joko du Bilboko Kafe Antzokian bere azken kontzertuetarikoa.

Potato, Euskal Herriko ska bandarik zaharrenak, kriston jaia antolatu duenez, eta berriz ikusteko aukerarik izango ez denez, gaurko giroa aparta izango da, beraz gaur ostirala 30, gaueko hamarretan nora joanez primeran pasako duzun badakizu!

Groundation

Groundation reggae taldearen kontzertua ikustera joan nintzen atzo gauean Santana 27 aretora. Groundation Californiako banda bezela aurkezten den arren, koruko bi abezlariak Kingston Jamaikan jaioak dira eta bateria jolea Palestinan.

Asko arritu ninduen Slim abezlariaren ahots eta indarrak, eta Santana 27 aretoa bete beterik ez zegoenez dantzatzeko toki perfektua bilakatu zen Groundation taldearen kontzertua.