Hileko artxiboak: uztaila 2006

Belarreggae 2006

Esaten nizuen Jamaikako reggae kontzertu gehiago aurten euskal herrian entzun ahal izango genituela. Hemen ba azken kontzertua:

Luciano, BELARREGGAE 2006 reggae jaian abeztuko du. Lucianoren kontzertuaz gain Andrew Tosh & Dean Fraser with Jah Messenjah Band, Cañaman, Hermano Ele & Ben Jammin’ with Ranking Soldiers, Redda Sound System meets Unifyah Family

Hitzordua: Uztailaren 24a Astelehena, 20:00 etan Amorabieta-Etxanoko Larrea futbol zelaian.

Sarrera: 10 € BBK, TickTackTicket Power Records dendan.

Kingston hiria irrati saioa oporretan

Bukatu dugu aurtengo Kingston Hiriko denboraldia. Urtean zehar entzun ditugun taldeen abeztien aukeraketa batekin eman diogu agurra ordu bateko saioarekin. Kingston Hirian jarri ditugun taldeak gustokoak izan badituzu gaurko hau saio hau ere gustokoa izango duzu. Larrabetzuko Blogs & Beers 3.0 topaketan prestatu nuen sesioaren abeztiak dira gaurko reggae saio honetakoak: burning spear, israel vibration, gregory isaacs, eek a mouse, horace andy, steel pulse, anthony red rose, u roy eta saio berezirik oraindik egin ez diogun arren Tanya Stephensen “It’s a pity” kanta.

Entzun:

Irailerarte reggae irrati saio berririk egongo ez den arren, blogan segituko dut reggae kontzertuen berri ematen. Laster arte

Toots & The Maytals

Azkenean ekarri dute Kingstongo abezlari bat Bilboko Kafe Antzokira, eta ez edozein, Toots & The Maytals taldea ekarri digute, gora Toots Hibbert!

Pasa den urtean Gernikan jotzekoak izan ziren Toots & the Maytals, baina euriaren ondorioz bertan behera geratu zen kontzertua. Oraingoan Kafe Antzokian izanik, ez gara Toots and The Maytals ikusi gabe geratuko.

Uda hontan Jamaika Euskal Herrian egongo da egun batzuez, Toot & The Maytals tadearen kontzertuaz gain beste Jamaikar abezlariren bat Euskal Herrian izango delako susmoa bait dut. Kontako dizuet.

Oraingoz zihur dagoena:

Uztaila 19, 2006 – 21:30 – Toots and The Maytals – Kafe Antzokia – Bilbo Toos & The Maytals zuzenean. Sarrerak: A: 15,00 euro (Kafe Antzokia). T: 18,00 euro.

Burning Spear Hernanin

Zorioneko gaude euskal herrian, Winston Rodney bait dator Hernanira, Burning Spear Jamaikar reggae taldearen arima.

Sarrera orain erosiz gero 20 euro eta txarteldegian erosiz gero 24 euros balio du kontzertuak, diru asko dela iruditzen bazaizu, kontzertuan gozatuko duzuna askoz gehiago izango dela sihurtatzen dizut!

Burning Spear

Steppin´Jogo

Bad Sound System

Revolutionary Brothers

Uztaila 14, 2006 – 21:30

Reggae Jah Festival

Hernani -Play