U Roy ( The Originator)

The Originator bezela ezagutua bada ere, U Roy ez zen lehengo DJa izan, ezta diska baten gainean abeztuz grabatzen hasi zen lehena, baina estilo honekin Jamaika osoa mugitu zuen lehena izan zen.

  • 1942. urtean Jones Townen jaioa, Ewart Beckford, bere ezizena, bere izena ondo ahozkatzen ez zekien familiako haur baten erruz datorkio.

U Roy fama lortu arte denbora asko pasatu zen.

  • 1961. urtean Doctor Dickie’s Dymanite Sound systemean hasi zen, Sir Mike the Musical Thunderstorm eta Sir George the Atomic Sound Systemekin beranduago, eta
  • 1968.urtean Coxsone Doddek deitu zuen eta King Stittekin bigarren ahots bezela aritu zen, hau utzi eta Sir Georgekin itzuli zen arte. Denbora honetan zehar King Tubbyrekin ibili zen Duke Reiden estudioan diskak egiten. Mekanika bere musika experimentuen hasiera besterik ez zen izango, horren ondoren proto-dub diskak ateratzen hasi bait zen bere gustokoen DJentzako.

Ordurako, U Roy DJ talenturik handienetarikoa da, Keith Hudson honetaz ohartuz bere estudiora eraman zuen eta “Dynamic fashion way” grabatu zuten. Bunny Leerekin “King of the road” atera zuen eta LLoyd Daleyrekin “scandal” eta “Sound of wise”. Oso entzunak izan ziren sound sistemetan baina ez ziren hortik atera.

  • 1970. urtean John Holtek hori aldatu zuen, sound system jai batetan entzun zuen DJ bezela, abezlaria harrituta gelditu zen bere “Wear you to the ball” kanta abeztu zuenean nola jendetza zoratzen zen. Hurrengo egunean Holt, Duke Reiden estudiora joan zen eta U Roy grabatu behar zuela esan zion, bi diska egin zituzten, biak ikaragarrizko arrakastarekin. Bata “Wake the town” izan zen, Alton Ellisen “Girl I’ve got a date” kantaren bersioa, bestea “Rule the Nation” Techniquesen “Love is not a Gamble” singleak sekulako arrakazta eman zion. Jarraian “Wear you to the ball” atera zuen eta beste biekin batera hiru singleak hilabete eta erdiz entzutetzuenen lehengo postuetan egon zen.

Treasure Isle disketxeko beste klasikoekin eginiko 29 kantako albuma atera zuen.

Momentu hartan, hiriko produktore guztiak DJak bilatzen ari ziren, beren katalogoetako disken gainean abeztu zezaten. Honela gazte gehiago sartu ziren, Dennis Alcapone, Big Youth beste askoren artean.

U Royk ez zituen inoiz gehiago jarriko beste hiru single entzunenen artean ala ere zuzenean jotzen segitu zuen eta jarraitzaile askorekin.

  • 1975. urtean Bunny Leerekin elkartu zen berriro 9 kanta grabatzeko. Arreta internazionala piztu zuen Hall & Oates soul bikoteak bere “soldering” kanta grabatu zuenean, Ameriketan eta Erresuma Batuan ezagutu zuten. 1976an Britainiara joan zen bere lehengo aldiz.
  • 1978.urtean zuzeneko LP bat atera zuen, gero Jamaikara bueltatu eta “Rasta Ambassador” grabatu zuen Sly & Robbie banda bezela edukiz eta The Gladiatorsen koruekin.

Nola edo hala U Royk bazeukan bere agendan denborarik bere sound systema osatzeko eta Stur-Gav sortu zuen.

  • 1980. urtean Jamaikako hauteskundeetan jasan zen biolentzia boladaren ondorioz, Stur-Gav desegin zen. U Roy beste abezlari batzuekin aritu zen, Charlie Chaplin eta Josey Walesekin beste batzuen artean, denbora guztia sound systemean abezten ematen zuen eta denbora joan ahala estandarretatik hurrunduz zioala konturatu eta denboraldi batez, abezten uztea erabaki zuen.
  • 1982. urtean, Jamaikako Reggae Sunsplah jaialdian egon zen lehenengo aldiz, oso emanaldi ona eman zuen jaialdiko onena biltzen duen bideoan ikusi daitekeen bezela. 1985ean berriz gonbidatu zuten.
  • 1987. urtean Tappa Zukckiren estudioan “Line up and Come” albuma grabatu zuen, gero Prince Jazzborekin “Music addict”. Ahotza gehiegi lantzen ari zela eta beste isilune bat egin zuen, 1990. urteko Sunsplasherako ondo edukitzeko.
  • 1991. urtean Mad Professor izan zen estudioetara berriz erakarri zuena, hurrengo urteetan berarekin egin zituen grabaketa pilo bat.
  • 1993.urtean Yabby You, Aisha, Sandra Cross eta susan Cadogan bezelako beste abezlari batzuekin elkartuz ” Smile awhile” atera zuen.
  • 1996. urtean reggae klasikoez beteriko album bat grabatu zuen, oraingo honetan berarekin zituen abezten Dennis Brown, Gregory Isaacs eta Horace Andy.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude