Israel Vibration (taldearen sustraiak)

“Israel Vibration” Jamaikako reggae talderik garrantzitsuenariko bat da. Roots reggae estiloa abezten duen hirukote hau oso gaztetik hasi zen musika munduan. Albert(Apple)Craig, Cecil(Skelly)Spence eta Lacelle(Wiss)Bulgin 1940. hamarkadako azken urteetan jaio ziren. Jamaika krisialdi ekonomiko bat jasatzen ari zenean. Gainera garai hartan Polio izurrite bat egon zen Jamaikan eta gure hiru lagunak harrapatu zituen Poliomelitisak haur txikiak zirenean. Polioa ur kutsatua edatean hartzen da gehienetan, nerbio sistema afektatzen du, muskuluen mugimendua kontrolatzen dituzten neurona motoreak suntzitu eta elbarri geratzeko arrisku handia dakar.

Israel Vibrationeko hiru kideak Jamaikako herri oso txiroetan jaio ziren, eta bere familiak mantendu ezin zituztenez Kingstoneko Mona Rehabilitazio Zentrora eraman behar izan zituzten. Hemen ezagutu ziren hirurak, eta Polioa gainditzeko egiten ziren experimentuetarako erabili izan zituzten arren, egun batean, zeukaten denbora abezten ematen hasi ziren Applek dioen bezela: “ez geneukan beste ezer egitekorik”. Gizon nagusi bat, Baba Douse ere Zentroan zegoen, eta honek eman zizkien Rastafari, Haile Selassie I Etiopiako Emperadorea, Jah eta Rasta kulturari buruzko ikasketak.

Selassiek irakatsitakoak, asko lagundu zien bizi zuten sufrimendua aurrera eramateko eta bere abeztietan Rastafarismoa bultzatzen eta zabaltzen hasi ziren. Ilea luze utzi zuten eta Rastafarien kulturari segituz “dread locks” moduan jarri, hau ez zegoen Zentroan onartua eta handik bota zituzten, beste batzuetan egongo ziren, baina 1969. urten ez zituzten Zentru baten ere onartzen. Applek pianoa ere jotzen zuen, eta abeztiak egiten eta abezten jarri ziren, “bestela kalean lapurtu edo buruaz beste bakarrik egin genezakelako”.

Kalean jotzen zuten eta hasiera hasieratik jendea hurbiltzen zitzaien entzutera, talentua zeukaten. Ala ere hirukotea sei urte eman zituen kalean jotzen jateko bakarrik irabaziz, eta batzutan ezta hori ere. Mona Rehabilitazio Zentruaren ondoan zegoen “Theological College” izan zen bere lehenengo kontzertu handiaren eskenatokia eta izugarrizko arrakasta izan zuten.

Kontzertu handi haren ondoren, 1976. urtean Twelve Tribes of Israelek “Why worry” singlearen grabaketa ordaindu zien, Treasure Isle Records estudioan grabatu zuten eta 7″ko biniloa oso arrakastatsua bilakatu zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude