Un monstruo viene a verme

un-monstruo-definitiva

Belaunaldiz belaunaldi egindako lana

Zuzendaria: Juan Antonio Bayona

Aktoreak: Lewis MacDougall, Felicity Jones, Sigourney Weaver, Liam Neeson

Herrialdea: Espainia

Puntauzioa: 4

 

Un monstruo viene a verme ipuin bat da eta bere barnean beste ipuin batzuk agertzen dira. Filmaren hasieran munstroaren ahotsa ipuinaren narratzaile bihurtzen da: “ haurra izateko helduegia , gizona izateko gaztegia den mutiko baten istorioa da”. Istorioaren egitura argi ikusten da Charles Dickensen Gabon kanta batean oinarritzen dela. Iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gabonen mamuak, euren istorioekin, kasu honetan munstroa izango da. Honek bere istorioekin  mutikoari jasaten ari dituen egoerek  (amaren gaixotasuna, eskolako buyllinga,…) ekarritako  sumindura,  haserrea eta frustrazioa atera nahi dizkio.  Istorioak baditu geruza desberdinak. horren azpitik  bizitzan irudimenak, fantasia eta istorioen kontaketak duen garrantzia eta balioari buruz hitz egiten da.  Eta beste geruza baten bila bagoaz, ikusiko dugu irudimena eta fantasia sortzeko eta berpizteko oso garrantzitsua dela belaunaldiz belaunaldi eginiko lana eta utzitako hazia.

Connorri  istorio eta pertsonaia magikoak marrazteko zaletasuna amagandik datorkio, baita zinemaren magiaren ezagupena. Munstroa irudimenak sortzen badu, horren agerpena amarengandik bultzatua dago. Amak Kin-kong filma proiektatzen dio: munstroaren agerpena, honen oinatzak topatzen duen gainetik pasatuz, munstroa mutikoa harrapatzen duenean eta bere eskuan jasotzen duenean… dena filmarekin lotuta dago.  Eta amak egindako lana lehenago mutikoaren aitonak  alabarekin egin zuen. Alaba maitasunez hitz egiten du bere aitari buruz, ikusten ditugun argazkietan aita eta alaba agertzen dira, aita Liam Nesson da eta ez da kasualitatea jatorrizko bertsioan munstroari ahotsa jartzen diona Nesson bera izatea. Horrela transmisioraren  zirkulua ixten da.

Filmarekin Bayonak narratzaile bezala pauso bat aurrera ematen du. Trebezia eta sentsibilitatea azaltzen du zinema barnekoia eta ikusgarritasuna batzeko.