Thriller Espainiarrak

Zinemaldian izan ditugu ezaugarri desberdinetako bi thriller Espainiarrak. Alberto Rodríguezek  El hombre de las mil carasen, bulegoko lapurrei buruz hitz egiten du. Rodrigo Sorogoyen ¡Qué Dios nos perdone! hiritar thrillera da.

el-hombre-de-las-mil-caras

El hombre de las mil caras

Duela urte pare bat Alberto Rodríguezen La isla mínimak arrakasta izugarria izan zuen Donostiako Zinemaldian. Filma landa giroan gertatzen zen. Andaluzian dauden jauntxoek eta Lurralde handiko jabeek euren pribilegioak eta indar handia daukate. Hau dela eta, euren menpean daudenak beste aldera  begiratzen dute eta ez dira sartzen horiek ibiltzen diren azpijokoetan. El hombre de las mil caras demokraziako lehenengo urteetan kokatzen da eta Espainako hegoalderuntz  bi polizia doaz .neska desagerpen kasu batzuk ikertzera. Bata garai berriei zabaldua dago, besteak, oraindik Franco garaiko portaerak mantentzen du.Thriller itogarria zen. Oraingo honetan Rodríguezek era bat aldatu du aukeratutako gaia. Filmaren protagonista Paesa da, milaka miloi lapurtu zuen gizona. Bulegoko trhillera da. Paesa gizon benetan argia eta trebea da. Trikimailu guztiak ezagutzen ditu eta ezuste bakoitzatik ateratzen dakien horietakoa.. Istorioan ikusten dugu  Estatuko mandatariak korrupzio munduan mugitzen direla. Denek, euren helburu politikoak lortzeko edo aberasteko, edozer gauza egiteko gai dira. Eta hor,  guzti horien artean, Paesa trebeena da. Filma Roldánekin izandako harremanetan oinarritzen da  garai horretako erradiografia eskeintzeko. Finantzari buruzko gaiak konplexuak dira, eta istorioan  aldaketa ugari ematen dira. Rodríguezek ondo moldatzen da haritik tira egiteko eta gertatutako guztiari trhiller ironikoaren ikutua emateko. Ez dago arnasa hartzeko denborarik ere, dena azkar gertatzen da. Aldaketa, mugimendu eta leku aldaketa askotxo daude. Eta Zuzendariak moldatzen da hain korapilatsua den istorioari arintasuna ematen. Dotorasunez eta disdirasunez mugitzen da finantza mundo iruzurtia azaltzerakoan.

que-dios-nos-perdone-foto

¡Qué Dios nos perdone!

¡Qué Dios nos perdone! erabat desberdina da. Istorioa Madrilen gertatzen da, Benedicto XVI hiriburura heltzen den garaian. Adineko andrak modu basatian asasinatuak agertzen ari dira. Bi poliziak ahaleginduko dira hiltzailea harrapatzeko. Sarritan ikusten dugun bezala, bi poliziak oso desberdinak dira. Bata, barnekoiagoa, hitzmotela eta besteekin harremanak izateko arazoekin. Bestea, basatia, adierazkorra eta indarkeria erabiltzeko joerarekin. Euren izaerek arazoak sortzen diete euren lankideekin eta agintariekin. Filma nahiko aurrera doanean ezagutuko dugu hiltzailea nor den eta bere bizitza eta hilketak nolakoak diren ikusiko ditugu. Hauxe jakitea indarra eta tentsioa gehituko dio istorioari.Sorogoyenek ondo bateratzen du pertsonaien deskribapena eta ikerketaren kontaketa.  Lana eta bizitza pertsonalean arazoak izango dituzte. Interesgarria da ikustea polizia baten eta hiltzailearen artean dauden paralelotasunak. Biak bide desberdinak hartu badute ere, euren artea badaude parekotasunak. .Antonio Latorrek eta Roberto Álamok bikain aritzen dira euren pertsonaien izaera islatzerakoan. Rodrigo Sorogoyenek thriller indartsu eta itogarria lortu du.