La doctora de Brest

la-fille-de-brest

David, Goliahten aurka

Zuz.: Emmanuelle Bercot

Aktoreak: Sidse Knudsen, Benoit Magime

Herr.: Frantzia (2016)

Puntuazioa: 2

La doctora de Brest Aurtengo Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztutako lehenengo filma izan zen. Frantzian benetan gertatutako istorio batera hurbiltzen gaitu. Irene Frachon izeneko mediku batek farmaziako laborategi bat salatu zuen merkatura ateratako Mediator delako botika oso kaltegarria eta arriskutsua zelako. Gizarte-segurantzak, medikuek eta paziente askotxok ona zela pentsatzen zuten. Baina enpresa handiek pisu nabarmena dute eta ez da erraza izaten horren kontra borrokatzea. Franchon, jasandako presioa handia izan arren, ez da kikilduko eta oztopo guztiak gainditzen ahaleginduko da gizarteari egia ezagutarazteko. David Golliaten kontrako lehia. Behin baino gehiagotan ikusi izan ditugu halako filmak. La doctora de Breste-k Erin Brokovich-en bidea jarraitzen du. Ustelkeria kasu asko daudenean ikuslea zinematik indarberrituta ateratzen da. Etsipenean erortzen ez bagara, oraindik gauzak aldatzea posible dela esaten diogu gure buruari. Pelikulak bide ezagun batetik eramaten gaitu: ereduzko izaera duen pertsona ustelkeriaren kontra borrokatzen. Filmak erritmoa du eta gustura ikusten da, baina nahiko konbentzionala da. Sidse Babett Knudsen aktor e daniarra pertsonaiaren indarra, kemena eta bizitasuna islatzen ahalegintzen da.