Tabakalera: Screwall Comedy

la-fiera-de-mi-nina

La fiera de mi niña

 

Urte dezente darama Nosferatuk  Donostian zinema ziklo bikainak aurkezten. Herrialde askotako filmak, zuzendari ospetsuak eta zinemako genero desberdinak bere tokia izan dute Principal Antzokian eta Joan den urtetik Tabakaleran. Datorren  hilabeteetan Ameriketako Estatu Batuetan sortutako Screwall Comedy  izango da zikloaren protagonista. Komedia oso genero gozagarria da. Azkeneko hamarkadak ez dira onegiak izan komediarako. Noiz behinka bat edo bat agertzen da, baina beherakada nabarmena izan duen generoa izan da. Hau dela eta, eskertzekoa da Ameriketako 30 eta 40 hamarkadetako komediak ikusteko aukera izatea. 1929. Urtean New Yorkeko  burtsaren erortzea eman zen eta horren ondorioz, herrialde osoaren ekonomia zeharo astindua izan zen.  Jendeak oso urte latzak jasan zituen. Hau dela eta, barre egitearen beharra zuten, tristuratik irten eta gozamenerako uneak izan. Hortxe agertu zen, Roosevelten New Dealen garaian,  jendearen itxaropena berpiztu nahian,  Screwall Comedy: originala, bizia, eroa, bitxia, modernoa eta gizartean ematen ari ziren aldaketa adierazteko ahalmenarekin.  Eta ezaugarri horiek ez dira galdu. Film guzti horien maisutasuna mantentzen da eta ikusten eta kontatzen dizkiguten guztia  gaur eguneroko egoerarako baliagarria da.   Filmek ez dute freskotasunik galdu eta halaxe dela baieztatzeko Tabakaleran aukera ezin hobea dago zinemaren magian murgiltzeko.

los-viajes-de-sullivan

Los viajes de Sullivan

 

los-viajes-de-sullivan-2

Zinemak eta komediak duten ahalmena ikusleen bizitza alaitzeko Preston Sturgesen Los viajes de Sullivanen bikain azaltze da. Gizarteak krisialdian sartuta dagoenean,  barre egiteak garrantzia handia du.

Screwall Comedyn oso ondo ikusten da garai horretako egoera. Esatebaterako George Cukorren Oporrakean edo Frank Capraren Vive como quierasen ederki aldarrikatzen da bizitzari zukua ateratzeko garrantzia. Pertsonaiak alde batera uzten dute indar ekonomikoen eta diruaren garrantzia egoera latzetan euren ametsak eta ilusioak mantentzeko. Baita igartzen da emakumearen agerraldia etxetik kanpoko bizitzan:  Ekintzaileak, ausartak eta nortasunarekin.

un-marido-rico

Un marido rico

.

Horren adibide garbia Claudette Colbertek Sucedio una nocheUn marido rico, la octava mujer de Barbazul eta Medianochen egiten dituen pertsonaiak ditugu. Eta  ematen duten pauso aurrera horrek sortuko du gatazka eta nahastea gizonekin dituzten harremanetan. Bai, laneko gaietan, bai, harreman sentimentaletan. Lubitschen El baza de las sorpresas  adibide dastagarria da eta Howard Hawksen Luna nueva  film Lehergarrian, ia dena elkartzen da: politiko  eta mandatarien ustelkeria; kazetarien mundua eta emakume bat bere tokia defendatzen; baita ere gizon eta emakumeen arteko ematen diren harreman sentimentalak. Sagua eta katuaren arteko harremanak dira. Kasu batzuetan haustutako bikoteen artean. Batak bestearen maitasuna berreskuratu nahi du, eta nahiz besteak bikote berri bat bat izan denetatik egingo du berriz berarekin bueltatzeko. La picara puritana, Historias de Filadelfia edo Luna nueva adibide argiak dira.  Baina ez da gizona beti  menperatzailea, nahi dutenentzat emakumeek lan hori askoz hobeto egin dezakete. Esatebaterako, Katherine Hepburnek La fiera de mi niñan. Howard Hawksen filma Screwall Comedyren ezaugarri guztiak ditu: ausarta, eroa eta oso dibertigarria da, eta aldi berean, bizitzan sortzen  diren lokarrietatik askatzeko aldarrikapena da. Cary Grantek egiten duen pertsonaia, Hepburnen jazarpen setatsua jasan ondoren, bizitzan benetan bizitzan zer nahi duen jakingo du.

luna-nueva

Luna nueva

 

Denetarik dago zikloan:

medianoche

Medianoche

Komedia frenetikoak: La fiera de mi niña, Luna nueva, Gau bat operan, Un marido rico edo Medianoche.

 

el-bazar-de-las-sorpresa

El bazar de las sorpresas

Komedia  finak eta sentimentalak: El bazar de las sorpresas.

 

vivr-para-gozar

Oporrak

Bizi poza aldarrikatzen duten komediak: Oporrak edo Vive como quieras.

 

historias-de-filadelfia-2

HIstorias de Filadelfia

Komedia harmoniatsuak eta perfektuak: Historias de Filadelfia

 

Eta abar…

 

un-ladron-en-la-alcoba

Un ladrón en la alcoba

 

Zikloaren lehen filma Ernst Lubistchen Un ladrón en la alcoba daukagu. Zuzendari alemaniarra komediak eman duen zuzendari handienen artean dago. Famatua egin zen “Lubistch ukitua”. Bere filmeek ikuslea lanean jartzen dute. Ez zuen dena argi erakusten. Gauzak aditzera ematen zuen eta ikuslea bete behar zituen irudimenerako lagatako hutsuneak.