Zinemaldiko Fipresci Saria

Toni Erdmann filmak FIPRESCIren sari nagusia Donostian eskuratu zuen.  Hau da, urtero Nazioarteko Zinema Prentsa Federakuntzak  film onenari sari bat ematen dio. Sari hori emateaz gain, Nazioarteko Zinemaldi bakoitzean parte hartzen duten  filmen artean  bat saritzen du.  Eta Donostiako Zinemaldian saritutako filma William Oldroyden Lady Macbeth izan da. Izenburua irakurtzerakoan, berehala datorkigu burura William Shakespearek sortutako pertsonaia. Filmaren jatorria Nicolái Leskoven  Mtsenskeko Lady Macbeth eleberian oinarritze bada ere,  ez gaude gaizki,, film honen protagonista badu Lady Macbethen ezaugarriak. 1865eko Ingalaterrako landa-eremuan neska gazte bat eskontzen da. Senarrak ez dio kasu handirik egiten eta eta senarra  etxean ez dagoenean honen aitak emandako tratua ez da batere ona. Katherine bakarrik sentitzen bada ere, gauzak guztiz aldatuko dira bizi den etxezarreko langile batez maitemintzen denean. Harremanan horiek neska indaberrituko dute. Eta harreman horiek mantentzeko, Katherin edozer gauza egiteko kapaz izango da. Hasieran ahula zirudien neskka animal basatien portaera izango du: berana dena mantentzeko ez du zalantzarik izango. Asaldakaitz eta hoztasun osoz eta gupidarik gabe garaile irteteko ekintza krudelak burutuko ditu.

 

Wiilam Oldroyden filmatzeko modua laburra eta zorrotza da. Ez du kamara gehiegi mugitzen eta pertsonaia nagusiaren portaera erakusten digu azalpenetan denbora galdu gabe. Pertsonaia ez du gehiegi berba egiten, ezta bere sentimenduak argi adierazten. Ekintzak aurera emateko moduak nolako den adierazten digu. Hotza ematen badu senak zuzentzen du bere portarea. Mutilarekin dituen harremanak edukitze harremanak dira. Irrika eta senak sentimenduak baino garrantzitsuagoak dira. Zuzendaria  harira doa.  Aktoreen lana eta argazkia bikainak dira. Irudien koloreak: erropen koloreak, gelen argiak  giroa ematen diote kontatutako istorioari.Odroyden modu egokian azaltzen digu Katherinen istorioa.

Thriller Espainiarrrak

Zinemaldian izan ditugu ezaugarri desberdinetako bi thriller Espainiarrak. Alberto Rodríguezek  El hombre de las mil carasen, bulegoko lapurrei buruz hitz egiten du. Rodrigo Sorogoyen Qué Dios nos perdone hiritar thrillera da.

Duela urte pare bat Alberto Rodríguezen La isla mínimak arrakasta izugarria izan zuen Donostiako Zinemaldian. Filma landa giroan gertatzen zen. Andaluzian dauden jauntxoek eta Lurralde handiko jabeek euren pribilegioak eta indar handia daukate. Hau dela eta, euren menpean daudenak beste aldera  begiratzen dute eta ez dira sartzen horiek ibiltzen diren azpijokoetan. El hombre de las mil caras demokraziako lehenengo urteetan kokatzen da eta Espainako hegoalderuntz  bi polizia doaz .neska desagerpen kasu batzuk ikertzera. Bata garai berriei zabaldua dago, besteak, oraindik Franco garaiko portaerak mantentzen du.Thriller itogarria zen. Oraingo honetan Rodríguezek era bat aldatu du aukeratutako gaia. Filmaren protagonista Paesa da, milaka miloi lapurtu zuen gizona. Bulegoko trhillera da. Paesa gizon benetan argia eta trebea da. Trikimailu guztiak ezagutzen ditu eta ezuste bakoitzatik ateratzen dakien horietakoa.. Istorioan ikusten dugu  Estatuko mandatariak korrupzio munduan mugitzen direla. Denek, euren helburu politikoak lortzeko edo aberasteko, edozer gauza egiteko gai dira. Eta hor,  guzti horien artean, Paesa trebeena da. Filma Roldánekin izandako harremanetan oinarritzen da  garai horretako erradiografia eskeintzeko. Finantzari buruzko gaiak konplexuak dira, eta istorioan  aldaketa ugari ematen dira. Rodríguezek ondo moldatzen da haritik tira egiteko eta gertatutako guztiari trhiller ironikoaren ikutua emateko. Ez dago arnasa hartzeko denborarik ere, dena azkar gertatzen da. Aldaketa, mugimendu eta leku aldaketa askotxo daude. Eta Zuzendariak moldatzen da hain korapilatsua den istorioari arintasuna ematen. Dotorasunez eta disdirasunez mugitzen da finantza mundo iruzurtia azaltzerakoan.

Qué Dios nos perdone erabat desberdina da. Istorioa Madrilen gertatzen da, Benedicto XVI hiriburura heltzen den garaian. Adineko andrak modu basatian asasinatuak agertzen ari dira. Bi poliziak ahaleginduko dira hiltzailea harrapatzeko. Sarritan ikusten dugun bezala, bi poliziak oso desberdinak dira. Bata, barnekoiagoa, hitzmotela eta besteekin harremanak izateko arazoekin. Bestea, basatia, adierazkorra eta indarkeria erabiltzeko joerarekin. Euren izaerek arazoak sortzen diete euren lankideekin eta agintariekin. Filma nahiko aurrera doanean ezagutuko dugu hiltzailea nor den eta bere bizitza eta hilketak nolakoak diren ikusiko ditugu. Hauxe jakitea indarra eta tentsioa gehituko dio istorioari.Sorogoyenek ondo bateratzen du pertsonaien deskribapena eta ikerketaren kontaketa.  Lana eta bizitza pertsonalean arazoak izango dituzte. Interesgarria da ikustea polizia baten eta hiltzailearen artean dauden paralelotasunak. Biak bide desberdinak hartu badute ere, euren artea badaude parekotasunak. .Antonio Latorrek eta Roberto Álamok bikain aritzen dira euren pertsonaien izaera islatzerakoan. Rodrigo Sorogoyenek thriller indartsu eta itogarria lortu du.