Julio Nuñez kargutik kendu dutenaren notizia Berrian

Gaurko Berrian irakur daiteke notizia. Horren arabera, “aldi baterako” kendu dute zuzendaritzatik, eta irakaskuntzatik “sei hilabetez”. Guk joan den martxoan jakin genuen berria unibertsitateko kide baten ahotik, eta blog honetan argitaratu genuen. Aldundiak eta EHUk azaldu beharko dute zergatik ezkutatu duten notizia, ezkutuan jarraituko zuena SOS Iruña-Veleiak agerira atera izan ez balu.

2016-08-04 / Berria

Iruña-Veleiatik kendu dute Julio Nuñez, aldi baterako

Julio Nuñezek zuzendu du aztarnategia azken urteotan.
Julio Nuñezek zuzendu du aztarnategia azken urteotan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS
ARKEOLOGIA. Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria kargutik kendu dute, aldi baterako. EHUk espedientea ireki dio Nuñezi, eta, hori dela eta, irakasle izaera kendu diote sei hilabetez. Horrenbestez, denbora horretan ez du beteko aztarnategiko lana. EHUren eta Arabako Diputazioaren arteko hitzarmen baten ondorioz izendatu zuten Nuñez Iruñe-Veleiako zuzendari.
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Noiz kendu zuten Nuñez zuzendaritzatik? Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia eta Javier Fz Bordegarai Bibateko zuzendaria gezurretan ibili zaizkigu?

Maiatzaren 25ean notizia hau agertu zen Correon. Ahaldun Nagusiak dio uko egin diotela SOSen eskariari, hau da, ez dutela Nuñez kargutik kenduko. Baina, orain jakin dugunez, Nuñez kargugabetuta zegoen lehenagotik, martxotik edo, Aste Santuko oporrak baino lehenagotik.

Hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Radio Nacional de Españan, ondoko deklarazioak egin zituen Javier Fz Bordegarai Bibateko zuzendariak:

“Hace poco ha salido en prensa que se ha puesto una querella, por ejemplo, contra el director de las excavaciones arqueológicas Julio Núñez, que no es el responsable del yacimiento; el responsable del yacimiento es la Diputación Foral, el Departamento de Cultura.”

Gauza bera. Beraz, Aldundiak argi eta garbi esaten ez duen bitartean noiz kendu zuen Nuñez kargutik, aipaturiko bi goikargu horiek gezurretan ibili zaizkigula pentsatzeko arrazoi sendoak ditugu.

Euskeraren Jatorriaren blogean ere komentatzen da notizia Nuñez erre ondoren Azkareteren azken jokaldia sarreran.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Julio Nuñez aspaldi kendu omen zuten Iruña-Veleiako zuzendaritzatik… eta gaur arte inork ez du horren berri izan

Iturri onetik jakin dugunez, Julio Nuñez ez da Iruña-Veleiako zuzendaria aspalditxotik. Aurtengo udaberrian Euskal Herriko Unibertsitateak expedientea ireki omen zion eta irakaskuntzatik kendu. Arrazoia, diotenez, klaseak ematera ez zelako behar bezala joaten. Garai hartan kendu omen zuten aztarnategiko zuzendaritzatik.

Honetaz ez du unibertsitateak eta Arabako Foru Aldundiak inolako informaziorik eman. Solas informal bati esker izan dugu aspaldi susmatzen genuenaren baieztapena. Ezin dugu esan harrituta gaudenik, Aldundiak eta Unibertsitateak hasieratik izan duten jokaera lotsagarriaren azken aurreko atala besterik ez baita.

Azkena, oraingoz, Qark enpresari egin zaion adjudikazioa da. Aurreko sarreran dago informazioa. Lehengo galderei beste hainbat gehi dakizkieke: 1) Nor da indusketa hauen zuzendaria? 2) Enpresaren Facebook-en indusketaren hainbat argazki atera dituzte. Ez al dira konturatzen hor lanean ari direnak, ikasleak gehienak itxura batera, landa minatu baten gainean dabiltzala? 3) Iter 34 galtzada famatua induskatzen ari omen dira. Argazkiei begiratuta, non ikusten dute galtzada hori?

Informazio gehiago Ama Atan.

13873100_272817993089936_1440352627047401541_n

Qark-en Facebook-etik jasoa; abuztuaren 1ean ateratako argazkia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean: Aldundiak Qark enpresari adjudikatu dio Iruña-Veleiako aztarnategia

Zera aurkitu daiteke gaztelera hutsez dagoen  Qark enpresaren webgunean:

q1

Arkeologiara dedikatzen den enpresa hau EHUko Arkeologia katedradun Agustin Azkaratek sortua da. Ia ezerk harritzen ez gaituen arren, haserrearekin batera, hainbat galdera sortzen zaizkigu:

  • Ez al zuten ba Aldundiak eta EHUk hamar urterako Plan Zuzendaria sinatu, eta Julio Nuñez izendatu aztarnategiko zuzendari? Indarrean jarraitzen al du Plan zuzendari horrek?
  • Non dago Julio Nuñezek kontrataturiko lan-taldea, aztarnategian bost urtez jardun duena?
  • Zer nolako esperientzia du Qark-ek erromatar garaiko indusketetan?
  • Julio Nuñezek zuzendari izaten jarraitzen al du? Dakigunez, ez dauka  Qark enpresarekin loturarik.
  • Zein prozeduraz adjudikatu zaio Qark-i aztarnategia? Leihaketa publikorik egin al da, legeak agintzen duen bezala?
  • Hilabetez jardungo omen dute. Zenbat kobratuko du Qark enpresak? Aurtengo aurrekontuetan esleituriko 160.000 euroak osorik ala horren zati bat?
  • Nola ez dute ezer esan honen aurrean Arabako Biltzar Nagusietako talde politikoek, aldundiaren jarduera kontrolatzeko eskubidea eta obligazioa dutenek, alegia?
  • Zer dela eta ez du Aldundiak adjudikazioaren berri eman bere jakinarazpen organoetan eta hedabideetan?
  • Hain zaila al da ulertzea ez dela metro bat ere induskatu behar auzia “sub judice” dagoen bitartean?
Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Giro onean egin zen aurtengo udako lehen bisita gidatu alternatiboa

Aurtengo udaberrian bost bisita egin ditugu talde antolatuekin (Bilbo, Zarautz, Usurbil, eta beste bi Biltzarrean parte hartu zuen jendearekin). Atzokoa zen gure aurtengo lehen bisita “librea”. 22 lagunek hartu zuten parte eta giro ederrean igaro genuen eguna. Hurrengo bisitak:

Abuztuak 27, larunbata, euskeraz. Abuztuak 28, igandea, gazteleraz

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com  Informazioa hemen

16-27-1

2016ko uztailaren 30eko bisita

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Oraindik bada lekua asteburu honetako bisita gidatuetan

Iragarria dugunez, aurtengo bisita gidatu alternatiboei ekingo diegu asteburu honetan; larunbatean izango da euskerazkoa eta igandean gaztelaniazkoa. Oraindik bada lekua. Beraz, asmoa baduzu, badakizu. Hemen argibideak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ia zortzi urte gaian murgilduta daraman Koen Van den Driessche-ren gogoetak

Ia zortzi urte darama  gaian murgilduta Beasainen bizi den Koen Van den Driessche geokimikari beljikarrak. Ama Ata blogean ipini dituen gogoeta hauek ekarri ditugu hona:

Nuestro silencio no es debido a que Percha con su artificio nos ha dejado KO (simplemente estamos cansados de contestarle). De ninguna manera.

Seguimos convencidos de que la Comisión estaba amañada, de que aquella Comisión no buscaba la verdad sino sobre todo los intereses particulares de la universidad publica vasca, y de una larga lista de irregularidades en informes periciales (informes grafológicos no basados en los fundamentos de su propia ciencia), irregularidades judiciales, de un informe parcial de Navarro, … de la literatura sin pruebas de la ertzaintza. Vamos, una historia de terror para los implicados, pero también para los que quieren saber la verdad sobre Iruña Veleia, los que quieren aprender sobre la historia del latín (proto-romance), del euskera, del cristianismo… en la época tardía.

Casi 8 años estoy con mi nariz encima del caso de Iruña Veleia. Rara vez he visto algún proceder mínimamente regular en la historia del caso.
La parte querellante custodia las piezas y tiene acceso a ellas igual que sus peritos grafológicos, informes cruciales que nunca llegan a la defensa (segundo de grafología, segundo del IPCE en color), la defensa que no es invitada para la selección de piezas para el IPCE, un investigador que no toma en cuenta la limpieza de las piezas y su manipulación (y mucho más), un informe policial que tiene cuesta lo que cuesta encontrar los sospechosos (‘habituales’ como dice el inspector francés en la película Casablanca) , una justicia que nunca parece llegar.

Un miembro de la Comisión es nombrado nuevo director, empieza muy fuerte pero poco a poco desaparece de la escena. ¿Donde está? Su última intervención pública conocida – por mi parte – es de junio 2014…
¿Porque no excava y no organiza visitas guiadas – tarea del cual se encarga una empresa de turismo? ¿Por qué no publica y organiza charlas sobre su iter 34 y su macellum?

De todos los informes de la Comisión se ha hecha trizas, y ellos siguen sin contestar. En raras entrevistas siguen confirmando sus propios errores y hasta sus estupideces (el cálculo de probabilidades a la Gorrochategui – un matemático me comentó que por lo menos sabe que hay que multiplicar las probabilidades y no sumarlas, como piensa la mayoría de los no enterados).

De Madariaga se ha demostrado que nunca terminó su investigación y que hizo creer a todo el mundo de que tenía claras pruebas de falsedad, algo que me pare muuy muuy fuerte, personalmente. Todo su investigación que ha costado decenas de miles de euros es en grandes líneas inútil y no aporta nada sustancial al caso. Su informe es inaceptable (no menciona ni cuantas y qué piezas ha investigado en total!!!). Nunca me ha quedado claro cual eran sus objetivos: ¿investigar el informe Cerdan o investigar la falsedad/autenticidad? Tengo la sensación que vende lo primero como respuesta a lo segundo. Era en aquel momento simplemente un diletante en el tema (su informe tiene 1 referencia bibliográfica!). ¿Por qué teniendo buenos especialistas en España se seleccionó al Profesor Madariaga, que realmente no era una autoridad en arqueometría, para una de las ramas más relevantes de la Comisión?

Cuestiones, de momento, sin respuestas…

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Euskal izenak epigrafe latinoetan, Aitzol Altunaren lan bikaina beranduko euskalduntzeaz

Lehoinabarra blogean Aitzol Altuna historialariaren artikulu argigarri bat irakur daiteke, Las primeras palabras en euskera contradicen la hipótesis de la vasconización tardía. Euskal Herrian eta inguruetan aurkitutako hilarri eta aldareetan ageri diren euskal izenek indarrik gabe uzten dute beranduko euskalduntzearen hipotesia. Nola liteke Santanak eta Abaituak ez izatea epigrafe horien berri?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jatorriberri 49 Euskeraren Jatorriaren aldizkari digitala argitaratu da

Jatorriberri 49, Euskeraren Jatorriaren aldizkari digitala, argitaratu da. Iruña-Veleiari buruzko azken berriak irakur daitezke, besteak beste.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘La euskaldunización tardía’ atzo ETB2an

2015eko irailean eman zuen euskal telebista publikoak euskerazko bertsioa Euskalduntze berantiarra tituluaz eta atzo gaztelaniazkoa, La euskaldunización tardía. 2014a aurkeztu zuen laburpena. Ia urtebete igaro den arren, Alberto Santanak ez du koma bat aldatu. Bere egunean esan zitzaion, esate baterako, Mitxelena, Azkarate, Gorrochategui, Larrea eta de la Rúa-ren presentzia eta iritziak ekartzen zituela bere hipotesiaren ustezko indargarri, eta horietako inor ez dela garbi agertzen ez dokumentalean eta ez bere lanetan hipotesi horren alde. Alferrik. Beste gauza batzuk ere bai, baina hau bereziki larria iruditzen zaigu. Iruña-Veleiako aurkikuntzak, berriz, “supuestos falsos hallazgos” omen; faltsuak izatea komeni Santanari eta teoriaren jarratzaileei, bestela haizeak eramango du eraiki duten paperezko gaztelua. Dokumentalaz esan beharrekoak esanda daude beste leku batzuetan eta loturak ipintzera mugatuko gara:

Aitzol Altuna:1) Dokumentalaren hutsik inportanteenak; 2)  Desmontando la hipótesis de la vasconización tardía,  3) La hipótesis de la baskonización tardía. JM Elexpuru:   Baskoniako historia bat ala ipuin txar bat? Patxi Azparren: Otra historia de Baskonia 1Otra historia de Baskonia 2

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina