Gaurko Berrian irakur daiteke notizia. Horren arabera, “aldi baterako” kendu dute zuzendaritzatik, eta irakaskuntzatik “sei hilabetez”. Guk joan den martxoan jakin genuen berria unibertsitateko kide baten ahotik, eta blog honetan argitaratu genuen. Aldundiak eta EHUk azaldu beharko dute zergatik ezkutatu duten notizia, ezkutuan jarraituko zuena SOS Iruña-Veleiak agerira atera izan ez balu.
2016-08-04 / Berria
Iruña-Veleiatik kendu dute Julio Nuñez, aldi baterako
ARKEOLOGIA. Julio Nuñez Iruña-Veleiako zuzendaria kargutik kendu dute, aldi baterako. EHUk espedientea ireki dio Nuñezi, eta, hori dela eta, irakasle izaera kendu diote sei hilabetez. Horrenbestez, denbora horretan ez du beteko aztarnategiko lana. EHUren eta Arabako Diputazioaren arteko hitzarmen baten ondorioz izendatu zuten Nuñez Iruñe-Veleiako zuzendari.