Auzi hau jarraitzen dugunontzat oso ezaguna da Miguel Thomson Okatsu, ekarpen ugari eta ederrak egin baititu haren inguruan. Goiko titulua daraman azken artikuluaren linka ipintzen dugu. Argigarria benetan.

Auzi hau jarraitzen dugunontzat oso ezaguna da Miguel Thomson Okatsu, ekarpen ugari eta ederrak egin baititu haren inguruan. Goiko titulua daraman azken artikuluaren linka ipintzen dugu. Argigarria benetan.
Abuztu hondarrerako bi bisita ditugu iragarrita. Parte hartzeko asmoa baduzu, ez utzi azken unerako izena ematea!
abuztuak 27, larunbata, euskeraz
abuztuak 28, igandea, gaztelaniaz
Horrela egituratzen da eguna: Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan. Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
Nahi dutenentzat (aholkatua): eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro). Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
Gehienez 30 pertsona bisita bakoitzean, gutxienez 15. Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). Jarri harremanetan gure helbidera idatziz.
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (esteka berezia sortu dugu gure blogaren goialdean).
Mikel Larrañaga bergararra da, Filosofian lizentziatua eta Historian doktorea. Maiatzeko Biltzarrean irakurritako lanaren laburpena argitaratu du hainbat blogetan. Ostraka kristauen kontestualizazioaz eta interpretazioaz dihardu. Hipotesi bat ere jartzen du mahai gainean: gauza jakina da kristautasunak hainbat “familia” zituela hastapenetan, eta baliteke nazarearrak edo haien hurbilekoak izatea Iruña-Veleiako ostraken egileak. Ama Atan irakur daiteke laburpena. Testu osoaren (41 orrialde) pdf-a ere jaitsi daiteke.
Laburpenaren sarrera kopiatu dugu hemen:
“1. Introducción
[…] Iruña-Veleia no está de moda. Al parecer causa demasiados problemas para “La serenidad, la buena conciencia, la actitud gozosa, la confianza en el porvenir” de este pueblo, o eso creen algunos. Eso es lo que creen quienes se ven a sí mismos guiando el rebaño (pues ésa es su concepción de sí mismos), y hacen uso de todos los medios a su alcance: la manipulación mediática, la intervención de agentes culturales de su clientela, el constante beneficio judicial a sus instituciones. Pero lo que ocurre es que cuando una mierda semejante te revienta en las manos, se puede tapar con todos los periódicos que se tengan a mano, se pueden poner las televisiones y las radios a todo volumen, se puede tratar de evadir el kit de la cuestión mediante el ataque y el descrédito personal, etc., pero al final el tema huele tanto, que tarde o temprano se descubre.
O no. Recordemos lo ocurrido en nuestra otra Iruña, en la Plaza del Castillo, cuándo UPN y Yolanda Barcina se llevaron por delante un yacimiento importantísimo, donde se encontraron, entre otras cosas, y tal y como ocurre en Iruña-Veleia, fenómenos únicos a nivel europeo, como p.ej. los enterramientos altomedievales conjuntos de musulmanes y cristianos. Se construyó un aparcamiento que se podía haber hecho en cualquier otro lugar sin ningún problema, y no realmente porque Yolanda Barcina y sus amigos tuvieran intereses económicos en hacer el aparcamiento (que no decimos que no los tuvieran), sino porque era necesario borrar del mapa aquellos hallazgos, aquella historia incómoda para la visión de la derecha española (y no sólo de la derecha española). Y ocurre ahora que, muchos de aquellos que tan amargamente se quejaron de la destrucción políticamente interesada de patrimonio que supuso aquella intervención, promueven activamente la destrucción del yacimiento de la otra Iruña, la llamada Veleia. ¿Qué es lo que ocurre? Lo he dicho alguna otra vez, y lo voy a repetir, porque creo que es importante: algo raro ocurre dentro de la historiografía relativa a la Antigüedad Tardía/Alta Edad Media y la política vinculada a ella en nuestro país, cuando dos de las ciudades más importantes de Hegoalde para desentrañar esas épocas históricas tan desconocidas han sido “saqueadas” de esta manera.” Jarraitu irakurtzen.
Ez dakigu kazetariaren trebeziari ala egunkariaren ildo editorialari egotzi atzo Noticias de Alava egunkariak atera zuen notizia bitxia. Iruña-Veleia retoma el mercado romano dio titularrak. “Según confirmó a DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA la Diputación Foral de Álava a través de Javier Fernández Bordegaray, jefe del servicio foral de Arqueología, el macellum quedará listo para recibir visitantes tras los trabajos de consolidación y limpieza que la institución alavesa ha financiado durante esta campaña de actuaciones, a la espera de continuar acometiendo el plan director en toda su intensidad.” Ez da egia, aurten ez baita egin macellum-aren consolidación y limpieza-rik, hori joan den urtean egin zen eta; aurten ez da ukitu ere egin. Aurten Qark enpresa sartu da, eta eurek esaten dutena egia bada, “Se trata de la campaña de 2016, dedicada a sacar a la luz la calzada de la ITER XXXIV (que unía Astorga con Burdeos) a su paso por la ciudad romana. La excavación se desarrolla junto al Macellum que se excavó en las campañas anteriores.”
Ezkerrean balizko merkatua eta eskuman balizko Iter 34 galtzada. 2016ko abuztuaren 2ko argazkia, Qark-en Facebook-etik jasoa
Notizia ote udazkenean berriz ere ikusi ahal izango dela balizko merkatua, batere ikusgarria ez dena, bestalde? Ez. Notizia da Nuñezi espedientea ireki diola unibertsitateak, Iruña-Veleiako zuzendaritzatik kendu dutela eta irakaskuntzatik ere bai. Sei hilabeterako, berriki jakin dugunez. Horrela kontatzen du kazetariak: “La coordinación de estos trabajos, al igual que sucede con el plan director 2010-2020, se encontraba en manos de Julio Núñez, aunque temporalmente, hasta el 31 de enero de 2017, está separado de esta actividad. De hecho, según Bordegaray, a partir de esa fecha Núñez retomará de nuevo sus responsabilidades en el yacimiento.”
Espedienteaz, hitzik ere ez. Destituzioaz, “temporalmente, hasta el 31 de enero de 2017, está separado de esta actividad.” Bejondaizuela! Alde ederrekoa da Berriak joan den astean atera zuen notizia labur baina argia. Eta gai hau jarraitzen dugunok badakigu zergatik apartatu duten Nuñez bere karguetatik, baina gauza bat da Nuñezen destituzioaren benetako motiboak argitaratzeko arazoak izatea eta beste bat desinformatzea. Dena dela, ez dugu kazetaria harrikatuko, ez baitakigu zenbaiterainokoa den bere errua.
Nolanahi ere, Aldundiaren jarrera da kezkagarriena. Ez du argitu zer dela eta sartu den Qark enpresa, lehiaketa publikorik egin den ala ez, zenbat ordaindu zaion, datorren urtean ere berak jarraituko duen, betetzen ari ez den Plan Zuzendariak bizirik jarraitzen duen… Esan duena da datorren urtarrilaren amaieran Nuñez bere kargura itzuliko dela zigorra beteta gero. “De hecho, según Bordegaray, a partir de esa fecha Núñez retomará de nuevo sus responsabilidades en el yacimiento.”
Benetan pentsatzen du Aldundiak gizon horrek jarraitu dezakeela Iruña-Veleiako zuzendari?
Hamaika ikusteko jaio ginen.
Gaurko Berrian irakur daiteke notizia. Horren arabera, “aldi baterako” kendu dute zuzendaritzatik, eta irakaskuntzatik “sei hilabetez”. Guk joan den martxoan jakin genuen berria unibertsitateko kide baten ahotik, eta blog honetan argitaratu genuen. Aldundiak eta EHUk azaldu beharko dute zergatik ezkutatu duten notizia, ezkutuan jarraituko zuena SOS Iruña-Veleiak agerira atera izan ez balu.
2016-08-04 / Berria
Iruña-Veleiatik kendu dute Julio Nuñez, aldi baterako

Maiatzaren 25ean notizia hau agertu zen Correon. Ahaldun Nagusiak dio uko egin diotela SOSen eskariari, hau da, ez dutela Nuñez kargutik kenduko. Baina, orain jakin dugunez, Nuñez kargugabetuta zegoen lehenagotik, martxotik edo, Aste Santuko oporrak baino lehenagotik.
Hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Radio Nacional de Españan, ondoko deklarazioak egin zituen Javier Fz Bordegarai Bibateko zuzendariak:
“Hace poco ha salido en prensa que se ha puesto una querella, por ejemplo, contra el director de las excavaciones arqueológicas Julio Núñez, que no es el responsable del yacimiento; el responsable del yacimiento es la Diputación Foral, el Departamento de Cultura.”
Gauza bera. Beraz, Aldundiak argi eta garbi esaten ez duen bitartean noiz kendu zuen Nuñez kargutik, aipaturiko bi goikargu horiek gezurretan ibili zaizkigula pentsatzeko arrazoi sendoak ditugu.
Euskeraren Jatorriaren blogean ere komentatzen da notizia Nuñez erre ondoren Azkareteren azken jokaldia sarreran.
Iturri onetik jakin dugunez, Julio Nuñez ez da Iruña-Veleiako zuzendaria aspalditxotik. Aurtengo udaberrian Euskal Herriko Unibertsitateak expedientea ireki omen zion eta irakaskuntzatik kendu. Arrazoia, diotenez, klaseak ematera ez zelako behar bezala joaten. Garai hartan kendu omen zuten aztarnategiko zuzendaritzatik.
Honetaz ez du unibertsitateak eta Arabako Foru Aldundiak inolako informaziorik eman. Solas informal bati esker izan dugu aspaldi susmatzen genuenaren baieztapena. Ezin dugu esan harrituta gaudenik, Aldundiak eta Unibertsitateak hasieratik izan duten jokaera lotsagarriaren azken aurreko atala besterik ez baita.
Azkena, oraingoz, Qark enpresari egin zaion adjudikazioa da. Aurreko sarreran dago informazioa. Lehengo galderei beste hainbat gehi dakizkieke: 1) Nor da indusketa hauen zuzendaria? 2) Enpresaren Facebook-en indusketaren hainbat argazki atera dituzte. Ez al dira konturatzen hor lanean ari direnak, ikasleak gehienak itxura batera, landa minatu baten gainean dabiltzala? 3) Iter 34 galtzada famatua induskatzen ari omen dira. Argazkiei begiratuta, non ikusten dute galtzada hori?
Informazio gehiago Ama Atan.
Qark-en Facebook-etik jasoa; abuztuaren 1ean ateratako argazkia
Zera aurkitu daiteke gaztelera hutsez dagoen Qark enpresaren webgunean:
Arkeologiara dedikatzen den enpresa hau EHUko Arkeologia katedradun Agustin Azkaratek sortua da. Ia ezerk harritzen ez gaituen arren, haserrearekin batera, hainbat galdera sortzen zaizkigu:
Aurtengo udaberrian bost bisita egin ditugu talde antolatuekin (Bilbo, Zarautz, Usurbil, eta beste bi Biltzarrean parte hartu zuen jendearekin). Atzokoa zen gure aurtengo lehen bisita “librea”. 22 lagunek hartu zuten parte eta giro ederrean igaro genuen eguna. Hurrengo bisitak:
Abuztuak 27, larunbata, euskeraz. Abuztuak 28, igandea, gazteleraz
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com Informazioa hemen
2016ko uztailaren 30eko bisita
Iragarria dugunez, aurtengo bisita gidatu alternatiboei ekingo diegu asteburu honetan; larunbatean izango da euskerazkoa eta igandean gaztelaniazkoa. Oraindik bada lekua. Beraz, asmoa baduzu, badakizu. Hemen argibideak.