Noiz kendu zuten Nuñez zuzendaritzatik? Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia eta Javier Fz Bordegarai Bibateko zuzendaria gezurretan ibili zaizkigu?

Maiatzaren 25ean notizia hau agertu zen Correon. Ahaldun Nagusiak dio uko egin diotela SOSen eskariari, hau da, ez dutela Nuñez kargutik kenduko. Baina, orain jakin dugunez, Nuñez kargugabetuta zegoen lehenagotik, martxotik edo, Aste Santuko oporrak baino lehenagotik.

Hurrengo egunean, maiatzaren 26an, Radio Nacional de Españan, ondoko deklarazioak egin zituen Javier Fz Bordegarai Bibateko zuzendariak:

“Hace poco ha salido en prensa que se ha puesto una querella, por ejemplo, contra el director de las excavaciones arqueológicas Julio Núñez, que no es el responsable del yacimiento; el responsable del yacimiento es la Diputación Foral, el Departamento de Cultura.”

Gauza bera. Beraz, Aldundiak argi eta garbi esaten ez duen bitartean noiz kendu zuen Nuñez kargutik, aipaturiko bi goikargu horiek gezurretan ibili zaizkigula pentsatzeko arrazoi sendoak ditugu.

Euskeraren Jatorriaren blogean ere komentatzen da notizia Nuñez erre ondoren Azkareteren azken jokaldia sarreran.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Noiz kendu zuten Nuñez zuzendaritzatik? Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia eta Javier Fz Bordegarai Bibateko zuzendaria gezurretan ibili zaizkigu? bidalketan

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Nuñez erre ondoren, Azkarateren azken jokaldia Iruña-Veleian

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude