Gauza jakina denez, Arabako Foru Aldundiari dagokio Iruña-Veleiaren kudeaketaren ardura, eta Batzar Nagusiei aldundia kontrolatzea eta aztarnategiaren gaineko arauak eta irizpideak ezartzea. Une honetan epailearen zain gaude, ez dakigu auzia artxibatuko duen ala epaiketara eramango duen. Ez dakigu Nuñezek zuzendari izaten jarraitzen duen; urtarril amaieran bukatzen zitzaion zigorra. Bestalde, badakigu, Ertzaintzaren polizia txostenean garbi geratzen delako, ez diotela inolako delitu zantzurik aurkitu Eliseo Gili. Bestalde, faltsifikazioaren tesia aspaldi hondoratu zen.
Hala ere, PPk mozio xelebre bat aurkeztu berri du, eta EAJk eta Podemos-ek ordezko zuzenketa are eta xelebreagoak. Azken batean, diru gehiago eskatzen zaie aldundiari , Jaurlaritzari eta inbertsore pribatuei Plan Zuzendariarekin jarraitzeko, hau da, sarraskiarekin jarraitzeko. EH Bilduk… txintik ere ez, “ni mú”. Hori bai, mozioaren alde bozkatu du. Gogoratu Lorena Lz de Lacalle, koalizio honetako batzarkidea, dela taldearen bozeramalea Kultura Batzordean.
Otsailaren 15ean (asteazkena) izan zen mozioaren eztabaida eta bozketa, eta ia aho batez onartu zen “erdibideko zuzenketa”, BN-en webgunean irakurtzen dugunez: Alde: 44, Aurka: 0, Abstentzioak : 3 (Podemos-eko biltzarkide diskoloak). Txalo bero bat gure politikariei! Ez ote dira lotsaz urtuko?
Azpian mozio honi buruzkoak (egin klik hobeto ikusteko).
PPren mozioa


EAJren ordezko zuzenketa Podemos-en ordezko zuzenketa


Talde guztiek sinatu eta onartu duten erdibideko mozio
