Aztarnategian eginiko suntsiketa, inpunitatearen adierazle

Jose Mendia Azurmendi

Argazki hauek irailaren 6ko bisita gidatuan ateratakoak dira eta Qark-en lan berriak erakusten dituzte. San Juan monastegiko lanak amaitutzat ematen dituztela dirudi. Harri txintxar pila bat eraman dute, agian, industutako lurra estali eta babesteko. Amasadora ere San Juan monastegian dago, behar bada bertako hormak porlanaz hartzeko.

Hirugarren argazkian, tenploaren aldamenean -tenploa San Juan monastegiaren ondoan dago. Gratiniano Nietok ur biltegia zela pentsatzen zuen, baina LURMENekoek erromatar garaiko templo baten podium bat zela ondorioztatu zuten- ez dakit zertan ari diren: 15 metro karratutan azaleko lurra altxatu dute eta, aldamenean, harri txintxar zaku horiek daude, justu harresiaren gainean.

Aparkalekuko argazkiak. Zintaren ezkerraldean goitik behera datorren harri ilara bat ikusten da, eraikuntza bat eskabadorarekin birrindua, ondoan zegoen informazio guztiarekin batera.

2007an LURMENek bertan, lur azaletik 25-40 zentimetro bitarteko sakoneran eginiko lanetan, erromatarren garaiko eraikinak topatu zituen. Qark-ek metro bete sakondu du eskabadora erabiliz.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude