Autoa piezaz pieza desmontatzen (1)

Ez naiz legegizona, eta eskertuko nuke gai hauetan aditua den norbaitek alderdi juridikotik bere ikuspegia ematea. Baina kasuaren ezagutza eta zentzu komuna aski direlakoan nago auto hau zabor hutsa dela konturatzeko. Puntuz puntu jorratzen saiatuko naiz. Honetaz, Koen Van den Driessche Ama Atan.

1.- Grafologia. Letrina.

 

Gaizki hasten gara. Lehenengo gauza: ez dira “grafías similares” inondik inora, Lotura honetan  ikus daitekeen bezala. Eta Ertzaintzak berak bere txostenean esana du grafologiak ez duela balio horrelako kasu batean. Hemen pasarte batzuk:

“El soporte sobre el que se encuentran las evidencias dubitadas no se trata de papel u otro material similar, sino que se trata de un soporte de tipo, cerámico; así como en el caso de la evidencia atribuida, letrina romana de madera lacada. En los dos tipos de soporte se puede ejercer diferente resistencia al ser: perforado por el útil, pudiendo producirse divergencias entre los caracteres motivadas por la diferente composición de los soportes.

– El útil empleado en la confección de los grafitos difiere de los habitualmente empleados hoy en día; no se trata de un elemento difusor de tinta como los bolígrafos actuales, ni de un spray o una brocha de pintura, sino que se utiliza el instrumento ^para-perfarax^el soporte.

Además de lo expuesto en los dos párrafos anteriores, el alfabeto utilizado difiere morfológicamente del utilizado actualmente, por lo que sería necesario un conocimiento muy completo de la morfología de los alfabetos que se utilizaban en la época en cuestión.

El hecho de utilizar un útil perforando sobre diferantes soportes (cerámica y madera lacada) hace que no sea posible estudiar aspectos básicos de un estudio pericial grafístico, como son la velocidad, la presión, gestos tipo y el estudio de ataques y escapes.

Así mismo, hay que tener en cuenta que la ausencia de estudios de. este tipo redunda en la falta de validación del método científico empleado, ya que, por todo lo anteriormente expuesto, no son de aplicación algunas de las leyes fundamentales de la pericia caligráfica, por lo que se cuestiona si estaríamos ante una solicitud de estudio caligráfico o sería un nuevo tipo de estudio, con lo cual habría que desarrollar nuevas técnicas y validar el método para que tuviera una mínima fiabilidad”.

2.- Oskar Escribanoren broma. Oskar Eskribano Lurmeneko paleontologoak indusketetan oso ohikoa den broma bat egin zuen 2005eko abuztuan (ordurako hainbat ostraka berezi zeuden agertuak, hemen ikusi daitekeen bezala); VELEIA idatzi zuen zeramika puxketa batean, eta atzean bere ezizena atzekoaz aurrera, sinadura gisa (LEPAXT, hau da, ‘Txapel’). Gusto txarreko broma, baina broma gaitzik gabea azken batean. Handik ordubetera berak deskubritu zuen broma. Anekdota xume bat. Zaila da ulertzea nola auziperatu daitekeen inor horrelako huskeria bategatik. Ba auzipetuta dago, eta gainera autoan ematen du beste grafitoen egiletzat ere hartzen duela epaileak, Eliseorekin batera (!!!).

3.- Zortzi urte ondoren, DESCARTES. Hamaika ikusteko jaio ginen. Zortzi urtez jardun dugu itsuak ere ikusiko lukeena argitu nahirik, hau da, ez duela DESCART jartzen, NISCART edo MISCART baizik. Alferrik. Honek, nonbait, argudio izarra izaten jarraitzen du, besterik ezean.

4.- Eliseo Gilek eta Oskar Escribanok egin zituzten grafitoak, dirua egiteko eta onarpena eta prestigioa lortzeko. Frogak? Zertarako…

Zer froga du epaileak Eliseo Gil akusatzeko? Aurkitu du grafitoak egin zituen lantegia? Erabili zituen lanabesak? Zahar itxura emateko produktuak? Idazkun eta marrazkien zirriborroak edo planoak? Apunteak, mezuak edo grabazioak? Badaki noiz egin zituen? Arrastorik ez autoan, eta ezta Ertzaintzaren txostenean ere. Hala ere ez du zalantzarik. A ze nolako papeleta utzi dien epaileak akusazio partikularrari (Arabako Diputazioa, atzera egiten ez badu behintzat) eta fiskaltzari. Harritzen gaituen beste gauza bat, Oskar Escribano akusatzen du epaileak, haren kontrako kereilak aipaturiko “broma” besterik hartzen ez duenean (?).

“No solo un beneficio económico, sino también un prestigio y reconocimiento profesional”. Eta Eliseo Gilek  eta Oskar Escribanok beren prestigioa handitzeko DESCART idatzi zuten ostraka batean, pentsaturik Descartes erromatarra zela. Ja-ja-ja!, kaf-kaf-kaf! Kafka, egoera puruan!!!

Geroago mintzatuko gara “beneficio economico”az.

(Autoa puntuz puntu aztertzen jarraituko dugu hurrengo sarreran)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

2 erantzun Autoa piezaz pieza desmontatzen (1)-ri

  1. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Eliseo epaitzeko autoa eta Elexpururen iritzia

  2. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Iruña-Veleiaren aurkako eraso judiziala maila gorenera heldu da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude