Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

AHOBIEN GALA 2010

2010a bukatzear dago, eta horrekin batera ALBE buru belarri ibili da aspalditik aurtengo Albe Gala prestatzen. Jakingo duzuenez, aurten ALBEk 30 urte betetzen ditu. Eta horregatik, omendu nahi ditugu gure bertso eskolan lan handia egiten duten bi pertsona: Trino Azkoitia eta Joseba Santxo.


Ahobiengala2010


Puntako bertsolariak izango ditugu kantuan:


Maialen Lujanbio
Jon Maia
Andoni Egaña
Sustrai Colina


Gala berezia prestatu dugu, sorpresa pila bat egongo dira eta zu bertan egotea nahiko genuke.


Noiz? Abenduaren 12an, igandea.
Non? Algortako Kasinoan.
Zein ordutan? 19.00etan.


ERDU GUREKIN!

AZKEN FINALAURREKOA GERNIKAN

Bihar jakingo dugu nortzuk izango diren BECen abesten duten zortzi bertsolarien izena. Baina bihar, Gernikan abestuko duten bertsolariek zenbat puntu eskuratzen duten ikusi beharko dugu.


Saioa, 17.30etan izango da, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Bertan gure eskolako Fredi Paiak abestuko du. Bertsolari hauek lagunduko diote: Oihana Bartra, Beñat Ugartetxea, Gorka Ostolaza, Xabier Enbeita eta Joseba Artza.


Egurra Fredi!

BIGARREN FINALAURREKOA

Igandean, Bizkaiko Txapelketako bigarren finalaurrekoa ospatu zen Zornotzako Zelaieta Zentroan. Bertan, gure eskolakidea den Arrate Illarok abestu zuen. Ez zuen zorte onik izan, eta aukera guztiak galdu ditu finalean egoteko. Hala ere, paper polita egin zuen.


Bere alerik onenak, hamarreko txikian utzi zituen Peio Ormazabalekin batera. Honakoa izan zen egokitu zitzaien gaia: Peio, lanetik itzuleran, neka-neka eginda etxean sartu zarenean, uste bako afari eder bat aurkitu dozu mahai gainean.


 

Puntu gehien lortu zituen bertsolaria Miren Amuriza izan eta finalerako bigarren txartela lortu du.


Hurrengo astean, Gernikan erabakiko da nortzuk izango diren Onintza Enbeita eta Miren Amuriza lagunduko dituzten beste sei bertsolarien izenak.

ZORNOTZAKO FINALAURREKOA: ARRATE ILLARO

BECeko final handirako gero eta gutxiago falta da. Joan den astean Jonek saio ederra egin ondoren, oraindik tren-geltokira nahi baino sarriago joan beharko du, BECerako trenean lekurik duen jakiteko. Bitartean, azaroaren 28an Zornotzan izango du txapelketak bigarren geldialdia, bertako Zelaieta
zentroan,17:30ean.

zornotzako_taldea

Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes buru dituen saioak ez du faborito argirik bizkaitarrentzat, guretzat Arrate Illaro izan arren. Aulestin saio bikaina egin ondoren, Arratek ez du ezer galtzekorik, eta bai, ordea, den-dena irabazteko. Berarekin bat, Miren Amuriza, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo “Abarkas” jardungo dira.

Ez galdu Arrate animatzeko eta arratsalde-pasa aparta izateko aukera! Erdu Zornotzara!

Aho-gozagarri gisa, hemen duzue Jonek Durangoko finalaurrean botatako lehen agurra:

DURANGOKO FINALAURREKOA: JONE URIA

Getxon azken kanporaketak jokatuta, jakin genuen nortzuk izango ziren finalaurrekoetarako pasea lortu zutenak. Gure eskolatik hiru bertsolarik izango dute finalaurrekoetan abesteko eskubidea: Jone Uria, Arrate Illaro eta Fredi Paia.


Igandean, lehen finalaurrekoa izango da Durangoko Landako Gunean, 17.30etan. Bertan Jone Uria izango dugu kantari. Bertsolari hauekin batera abestuko du: Onintzan Enbeita, Etxahun Lekue, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia.



Zorte on Jone!

KUPELA, KUPELA,…

Itzela izan zen pasa den ostiraleko Bihotza Gazte saioa! Jende andana hurbildu zen Pipper´s Tabernara bertsolari beteranoen bertso-saioa entzutera.



Denetarik izan zuen gauak. Saioari hasiera emateko, Gabi Basañez eskolakideak bidalitako bertsoak abestu zituen Jone Uriak. Kupela Taldearen pieza batzuk entzun ondoren, hiru bertsolarien saioa hasi zen.


Beteranoak, baina Lazkanok, Gorrotxategik eta Larrañagak ederto erakutsi zuten martxa ederrean dutela motorra. Librean ibili ziren, bata besteari zirikatzen. Puntuak bota zizkioten elkarri, eta baita egurra eman ere adina zela eta.



Beste arin arin eta fandango batzuk entzun genituen, eta publikoa dantzatzera animatu zen. Nahikari Ayo eta Arrate Illarok gai bana jarri zieten bertsolariei. Ederto moldatu ziren. Itxaso Paiak lehen puntu batzuk bota zizkion Larrañagari. Kupela Taldearen azken diskan Itxasok abesti bat grabatu zuen, puntuak botatzen zizkion Larrañagari eta berak erantzun.


        


Publikoa bertso gosez zegoela nabaria zen. Saioa labur egin zitzaigun. Bukatzeko, aho betez eskatu genuen “Kupela” abestia. Horrela bukatu zen saioa. Datorren urtean gehiago eta hobea!