Hileko artxiboak: abuztua 2009

ERANDIOKO SAN AGUSTINAK

Abuztua bukatzen dago, baina bertsozaleok zita daukagu Erandioko San Agustinetan. Abuztuaren 29an, 20.30etan, Irailaren 23ko plazan bertso-saioa izango da, Erandioko Berbots Erandion Euskaraz taldearekin elkarlanean.


        


Arrate Illaro                     Maddalen Arzallus


          Miren Amuriza por ti.


Unai Iturriaga                   Miren Amuriza


Zapaturarte!

BALENDIN ENBEITA BERTSOPAPER LEHIAKETA

Bi urtean behin egiten dugun bezala, ALBEk Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketa jarri du martxan. 2009koa 9.saria izango da. 


Oraindik denboraz zabiltzate zuen lanak bidaltzeko, epea urriaren 1a da. Lanak bidaltzeko bi era daude:



  • Helbide elektronikoz: balendinenbeita2009@gmail.com

  • Posta arruntez: Balendin Enbeita 9. Saria
                           Algortako Bertsolari Eskola “ALBE”
                           138 posta kutxatila – Torrene 6
                           48990 GETXO (Bizkaia)

Informazio gehiago nahiz izanez gero hementxe klikatu, edota albegetxo@gmail.com helbidera idatzi.


                          Balendin Enbeita por ti.


 

JAIRIK JAI, BERTSOZ BERTSO

Herriko jaiak bukatu dira eta horrekin batera, ALBEk jaietan antolatzen dituen bertso-saioak auzoetako jai-batzordeekin elkarlanean.


Algortako jaiak


San Inazioetako saioak galdu behar ez den zita bihurtu da Algortan eta baita eskualdeko herrietan. 13.00etan Kasinoko plaza jendez gainezka egon da. Urtero legez, jendea gerizpe bila ibili da eguzkitik babesteko eta plaza ertzak beteta egon dira.


Aipatzekoa da lehen eguneko saioa, bertsolari beteranoekin: Mixel Aire, Joxe Agirre, Loidisaletxe eta Xabier Amurizarekin. Saio antologikoa, gutxitan izango dugu horrelako aukera guztiak batera bertsotan ikusteko.


Aurten bideo batzuk grabatu ditugu eta beteranoen saioko bertsoaldi batzuekin gozatu nahi baduzue hemen daukazue aukera:


Lehen agurrak


Joxe Agirre Xabier Amurizaren puntuei erantzuten


Mixel Aire eta Xabier Amuriza 1967ko txapelketaz


San Inazio eguneko bertso-maratoia txapela kentzeko modukoa izan zen. Goizean saioarekin hasi ginen, ondoren bertso-bazkaria EgaƱa eta Fredi Paiarekin eta ondoren bertso-jira herriko tabernetan zehar. Goizeko ordu txikitan bukatu zen maratoia.


Erromoko jaiak


Aurten bertso-saioaren ordua eta tokia aldatu da, Ganetatik Santa Eugenia plazara aldatu da eta hortxe egon da gakoa. Azken urteetan baino dexente jende gehiago eta saio polita Estiballes, Arzallus, Lekue eta Uriak eskeinitakoa.


Larunbatean bertso-poteoa egon zen herriko tabernetan zehar Elortza eta Xabi Payarekin. Saio ederrak egin zituzten herriko tabernetan zehar. Pena izan zen euritan hastea eta jendea berandu hurbiltzea tabernetan. Hala ere, giro ezin hobea egon zen!


Portu Zaharreko jaiak


Portu Zaharreko jaietako saioa beti izaten da berezia, ez da ohikoa izaten. Aurten ere berezitasunak egon dira. Itxaso Paiak ibili zen gaiak jartzen, baina laguntzaileak izan zituen: bere kuadrilakoek puntuak bota zizkieten bertsolariei. Saio arina, baina intentsoa. Nahiz eta euri jasa itzela bota, jendea ez zen Etxetxu plazatik mugitu bertsoekin gozatzeko.


Getxoko jaiak bukatu dira, baina gogoratu Erandioko jaietako saioa abuztuaren 29an izango dela!

ABUZTUKO AGENDA

San Inazioak pasatuta, agenda bero-bero datorkigu. Abuztuan ere, aukera paregabea izango dugu bertsoez gozatzeko! Hemen agenda:


Erromo, Santa Eugenia plazan (VIII-6), 20etan


– Arkaitz Estiballes
– Jone Uria
– Etxahun Lekue
– Amets Arzallus
– Gai-jartzaile: Nahikari Ayo


Erromo, bertso-poteoa, txosna gunetik hasita (VIII-8), 19etan


– Xabier Paya
– Igor Elortza


Portu Zaharra, Etxetxu plazan (VIII-15), 16etan


– Arkaitz Estiballes
– Xabier Silveira
– Ekaitz Larrazabal “Katxo”
– Gai-jartzaile: Itxaso Paia


Erandio, plazan (VIII-29), 20.30etan


– Maddalen Arzallus
– Arrate Illaro
– Miren Amuriza
– Unai Iturriaga