Etiketaren artxiboa: jaiak09

JAIRIK JAI, BERTSOZ BERTSO

Herriko jaiak bukatu dira eta horrekin batera, ALBEk jaietan antolatzen dituen bertso-saioak auzoetako jai-batzordeekin elkarlanean.


Algortako jaiak


San Inazioetako saioak galdu behar ez den zita bihurtu da Algortan eta baita eskualdeko herrietan. 13.00etan Kasinoko plaza jendez gainezka egon da. Urtero legez, jendea gerizpe bila ibili da eguzkitik babesteko eta plaza ertzak beteta egon dira.


Aipatzekoa da lehen eguneko saioa, bertsolari beteranoekin: Mixel Aire, Joxe Agirre, Loidisaletxe eta Xabier Amurizarekin. Saio antologikoa, gutxitan izango dugu horrelako aukera guztiak batera bertsotan ikusteko.


Aurten bideo batzuk grabatu ditugu eta beteranoen saioko bertsoaldi batzuekin gozatu nahi baduzue hemen daukazue aukera:


Lehen agurrak


Joxe Agirre Xabier Amurizaren puntuei erantzuten


Mixel Aire eta Xabier Amuriza 1967ko txapelketaz


San Inazio eguneko bertso-maratoia txapela kentzeko modukoa izan zen. Goizean saioarekin hasi ginen, ondoren bertso-bazkaria EgaƱa eta Fredi Paiarekin eta ondoren bertso-jira herriko tabernetan zehar. Goizeko ordu txikitan bukatu zen maratoia.


Erromoko jaiak


Aurten bertso-saioaren ordua eta tokia aldatu da, Ganetatik Santa Eugenia plazara aldatu da eta hortxe egon da gakoa. Azken urteetan baino dexente jende gehiago eta saio polita Estiballes, Arzallus, Lekue eta Uriak eskeinitakoa.


Larunbatean bertso-poteoa egon zen herriko tabernetan zehar Elortza eta Xabi Payarekin. Saio ederrak egin zituzten herriko tabernetan zehar. Pena izan zen euritan hastea eta jendea berandu hurbiltzea tabernetan. Hala ere, giro ezin hobea egon zen!


Portu Zaharreko jaiak


Portu Zaharreko jaietako saioa beti izaten da berezia, ez da ohikoa izaten. Aurten ere berezitasunak egon dira. Itxaso Paiak ibili zen gaiak jartzen, baina laguntzaileak izan zituen: bere kuadrilakoek puntuak bota zizkieten bertsolariei. Saio arina, baina intentsoa. Nahiz eta euri jasa itzela bota, jendea ez zen Etxetxu plazatik mugitu bertsoekin gozatzeko.


Getxoko jaiak bukatu dira, baina gogoratu Erandioko jaietako saioa abuztuaren 29an izango dela!