Aristotele

Grezia, filosofia, Hall

Ez nuen ezagutzen Aristotelen obra. Eskolan Platon eman genuen eta nire irakurketatan ez dira egile klasikoak gailentzen. Halaber, esan beharra dut, sorpresa atsegina izan dela eta Platon baino zati bat atseginagoa egin zaidala bere irakurketa. Edith Hall Erresuma Batuko historiagile eta dibulgatzaileak idatzitako obra da El camí d’Aristòtil (Anagrama, 2022, Anna Llisterrik itzulia) eta lortzen du filosofo greziarraren testuingurua eta pentsamendua azaltzeaz gain erreferntzia hurbilekin egungo testuingurura ekartzea. Hala, liburua kapitulu kontzeptualetan banatuta, haren obran sigi-saga dabil.

Kapituluak dira esaterako zoriontasuna, ahala, erabakiak, komunikazioa, norbere buruaren ezaguza… eta autolaguntzaren tonuan erori gabe uste dut elementu praktikoak dituela. Kosta zait irakurtzea katalanez, eguneko ordu txarrenak eskaini dizkiot irakurketari, baina oro har gomendagarria dela esango nuke. Euskaraz edukitzeko modukoa bai, behintzat.