Freddie Mercuryren biharamuna

Carvalho. Samaranch. Montalban.

Ziur asko Carvalho sagako nobela txarrena da Sabotaje olímpico (orijinala 1993, Planetako nire edizioa 2022koa), eta, halaber, lortu du irria eragitea uneren batean. Pertsonaia eta tramak deliranteak dira eta delirantea zen ziur asko 1992an Bartzelonak arnasten zen kapitalismo garailearen mozkorraldia. Frankista olinpikoak, serbiar kulturistak eta Corcuera ministroa dira fikzio pertsonaien arteko batzuk, hain justu, Carvalhoren ohiko pertsonaiak hilik daudenean (Bromuro), sasi-erbestean (Biscuter) edo higuinduta (Charo). Hirian gertatzen ari zen antzaldaketa eta pertsonen kanporatzeaz du lotura, nire ustez, boluntario edo inboluntarioki.

Carvalhoren zale bazara saiatu, baina ez dadila zure lehen liburua izan. Bill Clinton Boris Yeltsinen ateraldiekin barrez lehertzen zen garaian idatzia da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude