Laguna

Dolua. Galera. Nunez.

(spoiler trazak ditu jogurt honek, kontuz)

Nobela perfektua da Sigrid Nunezen (Anagrama, Mercedes Cebriánek itzulia, 3. edizioa 2021ekoa) El amigo. Eta, biziki gomendatu behar diot, bigarrenez, Uxue Razquin Ereineko editoreari hura sareetan gomendatu izana.

Nobelako protagonista New Yorken bizi da eta idazlea da, literatura eskolatan irakasle izateaz gain. Ezustean lagun bat galtzen du, laguna baino gehiago da egia esan, eta hori gutxi balitz traumatizaturik duen bere daniar handi arrazako zakurraren kargu egin beharko da.

Liburuan maistratasun handiz tartekatzen ditu laguntasunari, bikote heteronormatiboen errealitateari, maitasunari, literatari edota suizidioari buruzko gogoetak. Lortzen du idazle izateko ametsa izan dugunon edo dugunon jakinmina piztea eta, aldi berean, laguntasunari buruzi inoiz irakurri ditudan orri ederrenetakoak idaztea. Halakorik ez nuen sentitzen nerabe koxkor izan eta Astrid Lindgrenen nobelak irakurtzen nituenetik.

Eskatu, erosi, irakurri. Benetan merezi baitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude