Erdiko aurrelaria

Carvalho. Vazquez Montalbán. Bartzelona.

(jogurt honek spoiler arrastoak ditu)

Bartzelonaren arnasa eta Pepe Carvalhorena bat dira. Baten taupadak bestearen bularrean egiten du oihartzun. Eta, akaso horregatik, Vazquez Moltabanek gorpuzten du Bartzelonaren bilakaera bere detektibe ikonikoaren larruan.

Horrenbeste esan da dagoeneko gai honi buruz ez dakidala zer gehitu. Akaso, hemen horren futbolzaleak diren idazle gehiago egotea ona litzakeela.

El delantero centro fue asesinado al atardecer (Originala 1988koa, nik irakurri dudan edizioa 2017koa da, Planeta argitaletxeko Booket kolekziokoa) obran ondo ikusten da Joko Olinpikoek ekarriko zuten -eta zinez, ekarri zuten- eraldaketa inmobiliarioa eta gutxi batzuentzako aberastasuna. Hala, bi futbol taldetako aurrelari biren bizitzak nahastuz, bata aberatsa, bestea txiroa, kontatzen du nola hiri baten arima sal litekeen gutxi asko. Hori izan baitzen trantsizioa, batzuek pribilegioak mantentzeko ireki zuten atea beste gutxi batzuk aberastu zitezen.

Niri nobela gustatu zait, sagako beste batzuk baino hobea baita. Erritmoa du, pertsonaia ederrak -ze ederra den bi aurrelarien arteko kontrastea- eta kontatzen digu modu onean nola bati hiria muturren parean ebasten dioten bitartean hil litekeen lagun on bat. Bromuro, faltan edukiko zaitugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude