Urak Arrikrutzeko haitzuloa zizelatu zueneko garaia ekarri zuten gogora asteburuan. Denboraldi berriari hasiera emateko ekintza erakargarriak antolatu dira kobazulo ederrean. Nik Mari irudikatu dut bertan; emakume eder eta dotorea oihal distiratsu batez soinean. Bertan esandakoak epaitzen; gaiztoa zigortu eta zintzoa…
Jean Jackes Avril izeneko jenerala Bizkaiko Gobernadore militarra izan zen frantsesen okupazio garaian. Egun, agidanez, Avril abizena egokia da Ganguren mendilerroko tontortxo bat izendatzeko.; benetako izena Iturritxualde bada ere, adiera frantsesak mapetan errazago aurkitzeko bidea emango digu agian. Igandean bertan…
Oharkabean ez bada, ustekabean, norabidea aldatu zitzaion egubaikotzari. Eskolarako bidea hartu nuen horretan jaso nuen anbulategiko dei a. Alabetako batek orkatila bihurritu zuen Gorputz Heziketa klaserako prestatu zuten pirueten saioan. Akrobazien lagun bada ere, orkatila koitaduak ezin izan zuen lur…
Inauterietako jaietan gaude bete betean. Hitzordu ugari izan ditu asteburuak; askok Tolosan egingo zuten dantzan bertan izaten diren txaranga martxosoekin, betse batzuk aldiz, Oñatin geratuko ziren bertako giroaz gozatzen. Asteburu borobila izateko ahaleginean, zerbait falta izan zaio nonbait. Izan ere,…
Zuriz jantzitako hotza izan dugu geurean. Hiruzpalau egunetan eroritako elur malutek mendiak ezezik kaleak ere zuritu dituzte. Ostiralean, lantokiko leihotik kanpora begiratzen zuten mendizaleek ganoraz gozatu ahal izan dute mendiko eskiaz. Arantzazuko aparkalekua txiki geratu da asteburuan; furgoneta, kotxe eta…
Genesia etorri zaio gogora norbaiti. Izan ere, izan dugun euriteak Noeren garaiko uholde unibertsalaz gogoratzeko bidea eman du. Jainkoak eginarazi zuen berrogei egunetako eurika sendoaren antzezlana izan dugu garai modernoenean; euri-lanbroren faltan, erauntsiekin egin dugu topo. Aterkiek gupidarik gabeko tantak…
Puntu puntuan esnatu zitzaigun ostirala. Izan ere, Goienaren eskutik PUNTUA izeneko ganorazko aldizkaria jaio baita. Benetan atsegin dut eman dioten formatua; arina, freskoa eta irakurtzeko atsegina iruditzen zait. Ohore bat izan da lehen zenbaki honetan ekarpen txiki bat egitea. Izan…
Urteko lehen hilabete honetan, han eta hemen, pasarte ugari ari dira gertatzen. Geurean bada hilabetea adierazteko beste era bat: ilbeltza. Agian, beltz koloreak negu giro latz eta hotzari egingo dio keinu; edota, behar bada, ekonomikoki suposatzen duen aldapa gogorrari. Dena…
SAN SILBESTRE 2013 ixa 2014(Oñati) • Seniorrak 7.200m. SAILK. DOR. IZENA ABIZENAK HERRIA DENBORA G/E 1. 289 YERAY VARELA OÑATI 22:27 G 2. 77 ENDIKA DONNAY OTEGI ARRASATE 23:00 G 3. 49 BEÑAT ARNAIZ URIBARREN ARRASATE 23:01 G 4. 299…
Gabon giroa antzematen da dagoeneko. Haurrak ilusioz jositako eskutitzak idazten ari diren honetan , Olentzerori keinu egin nahiko lukeen ekintzarik ikusteko aukera izan da. Txaloka ludotekak antolatuta jostailu trukea burutu zen larunbatean. Etxean alde batera utziak zeuden jostailuak trukatzeko aukera…