BUELTAN…
Blog-alozorroan izan da denboratxo batez. Egungo gizarteak bizi duen erritmo biziak eragotzi du jarduna. Halere, bueltan nator asteburuak edota pasatako egunak eman dutenei buruzko hausnarketekin. Oporrak dagoeneko ahantziak baina herriko jaien aztarnarik astunenak nabari ditugun honetan, bueltatzen naiz.
Pasa den asteburu hau aspaldidanik neukan egutegian gorriz. Antxintxiketankirol elkarteak antolatzen duen Arrasate Oñati lasterketa izan baitzen asteburuan. Pasa den aste hau zoratzeko moduko lanegunak izan ditu; astelehena Errosaixoko Bixamonaeta ostirala Goardia Zibilaren egun magikoa izanik, lasterketaren azken gauzatxoak lotze aldera, komeriak….Aurtengo ekitaldiak bitxikeri ederrak utzi dizkigu; alde batetik, Mugarriko automobil marabillosoa itota geratu zitzaigun Biteri plazan, hemen komeriak Azibar jaun ohoretsuak. Nonbait, bateria eskasarekin izaten dira eskaparatetako automobil hauek eta beraz, kable sorta baten beharra izan zuen lasterketarako prest izateko. Beste bitxikeriak, urduritasun ziztadak sortu zituen antolakuntzan; halako batean eta lasterketa abiatu baino 10 minutu lehenago, Polimeron utzitako urez betetako 400 boteilatxoak desagertu baitziren. Larunbata eta Eroskizabalik, Zabaletak plan supersonikoa jarri zuen martxan eta eskerrak….inor ez zen ur barik geratu. Lasterketa Sergio eta Marisol oñatiarrek irabazi zuten, ederki gainera; geurera begiratuz gero, Bernal….chapo.
Beste supersoniko bat ere izan du asteburuak, Felix Baumgartneraustriarra. 39.000 metrotatik egin du jauzi lotsagabe edo beldurgabe, “Felix Beldurgabe” ezizenez ezagutzen baitute batzuk. Halere, norbaitek horrelako saiakerarik egiteko asmotan badabil, har ditzala kontuan gizon honen hitzak: <>……redio.
Igandeak Iban Altuberen omenezko BTTirteera izan zuen. Alaba zaharrenaren laguntzaz eman nuen Tokilloko buelta. Giro polita. Gaur, nire astelehenetako entrenamendutik bueltan ikusi dut lurrean nagusien BTT martxaren norabidea markatzen zuen pintura marka bat. Harrituta eta beldurtuta geratu naiz, jaitsiera oso teknikoa iruditu zait; bertan izan ziren partehartzaileak ere, estratosferikoak.
Datorren igandean hauteskundeak ditugu geurean. Politikariak bete betean ari dira euren programa ezin- hobeakaurkezten. Errubalkabak esan duena, bitxia:<>. Zer bake? Galdetu beharko diogu gizon ditxaratxeroari. Ez zaidana bitxia iruditu Galdos oñatiarra Urkullurenondoan ikustea izan da; nolako bueltak eman dituen berriro ere leku berera iristeko, on egin.
Aste honek ere izango ditu egun seinalatu batzuk. Lagun jakin batzuen urtebetetzeak pilatuko dira egun gutxitan. Horietako batek Bisaurinmedian hartutako aire freskoaren ondorioz, bete behar dituenak gehiegi irudituko zaizkigu…ziur. Ostiralean alabaren lagunei merienda goxoa prestatzea tokatuko zait, bide batez, Nozilla eta Pamplona sandwichez gain txorixo batzuk erre beharko ditugu sartakinean. Larunbateko hausnarketa serioa bideratze aldera, nonbait.