BUELTAN…
Blog-alozorroan izan da denboratxo batez. Egungo gizarteak bizi duen erritmo biziak eragotzi du jarduna. Halere, bueltan nator asteburuak edota pasatako egunak eman dutenei buruzko hausnarketekin. Oporrak dagoeneko ahantziak baina herriko jaien aztarnarik astunenak nabari ditugun honetan, bueltatzen naiz.

Igandeak Iban Altuberen omenezko BTTirteera izan zuen. Alaba zaharrenaren laguntzaz eman nuen Tokilloko buelta. Giro polita. Gaur, nire astelehenetako entrenamendutik bueltan ikusi dut lurrean nagusien BTT martxaren norabidea markatzen zuen pintura marka bat. Harrituta eta beldurtuta geratu naiz, jaitsiera oso teknikoa iruditu zait; bertan izan ziren partehartzaileak ere, estratosferikoak.
Datorren igandean hauteskundeak ditugu geurean. Politikariak bete betean ari dira euren programa ezin- hobeakaurkezten. Errubalkabak esan duena, bitxia:<>. Zer bake? Galdetu beharko diogu gizon ditxaratxeroari. Ez zaidana bitxia iruditu Galdos oñatiarra Urkullurenondoan ikustea izan da; nolako bueltak eman dituen berriro ere leku berera iristeko, on egin.
Aste honek ere izango ditu egun seinalatu batzuk. Lagun jakin batzuen urtebetetzeak pilatuko dira egun gutxitan. Horietako batek Bisaurinmedian hartutako aire freskoaren ondorioz, bete behar dituenak gehiegi irudituko zaizkigu…ziur. Ostiralean alabaren lagunei merienda goxoa prestatzea tokatuko zait, bide batez, Nozilla eta Pamplona sandwichez gain txorixo batzuk erre beharko ditugu sartakinean. Larunbateko hausnarketa serioa bideratze aldera, nonbait.