Pisuerga
Aurrekoan aipatu bezala orientazio eta Raid kontuak sasoi bete betean daude. Horrela, Valladolid aldean izan naiz Liga Norteko froga berri batean. Larunbateko eguardian maleta egin eta Guse lagunarekin abiatu nintzen Valladolid aldera. Hiria baino herri handi bat iruditu zitzaidan Pisuergak bustitzen duen etxe multzoa. Asteburuak bi helburu bete ditu batipat; alde batetik, kirol ikuspegitik aztertuz gero, igandeko Liga Norteak aise erdietsi zuen helbururik garrantzitsuena. Bestetik, alderik goxoenak ere izan zuen lekurik; Oñatirako bidean, Burgosen, Dueroko ardoz dastatutako bildotsak ez zuen izan parekorik. Redio…..plazer bat izan da Ramos jauna.
Orientazio froga oso fisikoa izan zen. Balizak aurkitzea horren zaila ez bazen ere, maparen irakurketa errazak korrika egitera eramaten zintuen. Maparen irakurketa ederra egin zuten zapatu gauean Txuriurdinek; bi partidu faltan eskura dute Champions delakoa. Hernani errugbi taldeak lortu duenaren haritik beste hainbeste esan dezakegu; beste urte batez Ohorezko mailan jarraituko du.
Giro hotz bat bizi izaten ari gara. Hori da behintzat nik uste dudana. Eguraldi petralarekin dabiltza eta gainera, Nibali baino ez dut ikusten azken maglia arrosa janzteko hautagai. Aitzitik, Dolomitetako etapak geratzen dira oraindik eta Italiako Giroak badaki azken astean gaiztoa izaten. Kontuz beraz….
Eta bizikletan inauguratu dute Oñati eta Arrasate batzen dituen bidegorria. Ekitaldi ofiziala, mokadutxoa eta hurrrentzako jolasak izan dira asteburuan. Azpiegitura interesgarri eta osasuntsu bat.
Gaurkoan ez naiz askoz gehiago luzatuko. Bukatzeko aipatzea nahiko nuke azken asteburutan atletismo munduan izan ditugun emaitzak. Lasterketa ugari antolatu eta ospatu dira han eta hemen. Oñatiko Nazioarteko lasterketa atejoka dugu dagoeneko eta lasterketa hauetan aurrean ibili diren korrikalari asko izango dira Oñatin. Laster batean aurreratuko ditugu izenak bainaaaaa….
Aipuren bat edo beste ere badatorkit gogora: …eta Pisuerga Valladolidetik pasatzen dela aprobetxatuz….
Errekaldeko goitiberen tamainan uzten zaituztet gaurkoan. Asti handirik gabe, blogarekin hartua dudan konpromesuari erantzun beharrean izan naiz. Bestetan baino laburrago, beste baterako utzi behar kontutxoren batzuk. Aste ona izan.
bdzoellit hmvlj ivdujey hdoc kpushohjmgadhoy